1. aretoa: ANTIGOALEKO GAUZEN Erakusketak
0. solairuko 200 m2-ko aretoan, antigoaleko gauzen edo gai historiko kultural interesgarrien bildumen erakusketak daude ikusgai. Seina hileko 2 erakusketa antolatzen dira urtean.
0. solairuko 200 m2-ko aretoan, antigoaleko gauzen edo gai historiko kultural interesgarrien bildumen erakusketak daude ikusgai. Seina hileko 2 erakusketa antolatzen dira urtean.
Soineko Elkartea 2005ean eratu zen, Gueñes (Bizkaia) herrialdeko ekitaldi berezi eta bereizgarri bat zaintzeko, indartzeko eta zabaltzeko asmoz, 1960tik iraileko bigarren asteburuan “Paperezko Soinekoen Lehiaketa” ospatzen da.
Ibilbide luze honetan lehiaketak parte-hartzeari eta garrantziari dagokienez gorabeherak izan ditu, aipatzekoa, 90eko hamarkadan izandako gainbeherarik garrantzitsuena.
Eratu zenetik, Gueñesko Udalak eta Enkarturrek emandako laguntzari esker, haiekin lankidetza estuan aritzen da, lehiaketak bultzada eta parte hartze handia izan du, ez bakarrik tokiko mailan, baita estatuko beste erkidego batzuetan eta atzerrian ere. Bere proposamen estilistikoak ezagutarazteko, Arte Ederretako, Diseinuko eta Ebaketa eta Jantzigintzako ikasle askok pasabide honetatik desfilatu dute, baita Unibertsitate Eskolek ere (EHU, Norvegia, Madril).
Lehiaketa honetan izen handiko diseinatzaileek ere parte hatu dute, hala nola, Ion Fiz, Mercedes de Miguel, Maria Clé, Javier Barroeta, Antonio Alvarado, Alicia Rueda, Miriam Ocariz, Antxia anaiak, Roberto Comas ( Sarietako batek haren izena darama ),Eder Aurre… lehiaketan epaimahaikide lanak egiteaz gain, horietakoren batek paperezko diseinuak ere egiten ditu.
Urtetik urtera gaindituz joan da, bai parte-hartzeari, baita aurkeztutako soinekoen kalitateari dagokienez ere, 2017an 67 bat diseinu aurkeztu ziren. Azken urteotan, pandemiaren geldialdiaren ondoren, Arenatzalde parkearen agertoki naturala berreskuratu da, horekin batera, ametsezko eta iluziozko gauak bizitzeko esparru paregabea.
Paperezko Soinekoen lehiaketako lehen erreferentziak 1960. urtean datza , irailean, Gueñesko Gurutzearen jaien barnean ospatua.
Hasieratik, lehiaketa hau joskintzara bilakatuta egon da. Jostunak eta jostun zaleak haren partaideak izan dira, bere ibilbidean ez baita onartu ez itsastea, ez grapatzea, ez jostea ez den beste edozein sistemarik.
Lehiaketaren arratsaldean zehar, partaideek epaimahaiari beren proposamenak aurkezten dizkiote, kideek arretaz behatzen dituzte, ondoren ebaketaren eta jantzigintzaren, artisau lanaren, originaltasunaren eta diseinuaren arabera puntuatzeko. Epaimahaiak behin ebaluatuak, epaimahaikideek lehiaketako soineko irabazleak erabakiz.
Gauean, urtero aldatzen den ikuskizun handi batek lehiaketari hasiera ematen dio. Jarraian, modeloak pasabidean desfilatzen hasten dira, paperean egindako benetako artelanekin, jostun zaletuek, diseinu ikasleek eta etorkizun hurbilean diseinatzaile handiak izateko hautagaiek ere. Haur eta helduen kategorietako parte-hartzaile gauztiak pasabidetik igaro ondoren eta epaimahiaren erabakiaren zain, izen handiko diseinatzaileek egindako proposamen bikainak pasabidean erakusten dira baina lehiaketatik kanpo, “Paperezko Moda” atalaren barruan.
Irabazleen sari banaketak lehiaketari amaiera ematen dio.
Orain duela hilabete bat eskas, 2024ko edizioa ospatu da, helduen kategorian 25 soinekok eta haurren kategorian 6k parte hartu dutelarik. Epaimahaiko kideek, Borja Hernández Urrutxurtu diseinatzaile gazteak, Begoña Garcíak eta Javier Berroeta jostunak parte hartu duten diseinu guztien kalitatea, maila altua eta inbertitutako lana nabarmendu zituzten. Lehen saria, ebaketa eta jantzigintzan, Amurrioko Isabel Aguilarri eman zioten eta diseinuan eta originaltasunean Calahorrako Cristina Garciari.
Alde batetik ebaketa eta jantzigintza eta bestaldetik artisau lana.
Aurkeztutako jantzien akabera teknikoa baloratzen da: patroigintza, jantzien akabera txukuna eta errematea, artisau lana eta eskulangintza xehetasunean, funtzionaltasuna.
Alde batetik originaltasuna eta bestaldetik diseinua.
Atal honetan diseinua lehenesten da akabera teknikoaren gainetik, emaitza garaikidearen aldeko apustua egiten dute lanak balioetsiz, estilismoan koherentea, bisualki moderno eta egungoa, baldin eta, irudi globalarekin bat ez datozen alferrikako elementuak txertatu gabe.
KEPA APERRIBAI basauriar zornotzarrak 250 ale baino gehiago Urduñara dakartza, bisitari guztiei tresna horiek historian zehar izandako bilakaera ezagutzeko aukera emanik, horiei esker uraren ondoren munduan gehien kontsumitutako edaria prestatzeko ahalbidetzen duenak.
Kepa, txikitatik bere aitarekin batera, Bilbo inguruko bildumen, arrastoen eta azoka txikietara, joaten zen bildumazale amorratua baitzen. Aita txanpo, zigilu eta gauza bitxien bila zihoala, Kepari arreta deitzen ziona, “traste zaharrak“ ziren. Kafe-makinekin egiten duen erakarpena etxean zegoen kafe-joko zahar batetik datorkio, oroitzapen hunkigarriak dakarzkiolako .
Bere gurasoak hil ondoren, Kepak merkatuak bisitatzen jarraitzen du, kafemakina bat ikusten zuen bakoitzean erosten zuen, guztiak politak baitziren. Gertukoetatik hasita, geroago Iparraldera pasatzen da, Madril eta Bartzelonako arrastoetara baita Alemania, Frantzia eta Europako beste herrialde batzuetakomerkatuetara hurbiltzen da ere. Guar egun kafe-makinak erosten jarraitzen du, baina askoz ere modu selektiboagoan.
Hau dela eta, pixkanaka pixkanaka, azken 20 urte hauetan Kepak, kontinente guztietako pieza adierazgarriekin eta tipología desberdinetako eredu esklusiboekin mundo osoko kafe-makina bilduma bikaina eskuratu du. Erakusketa honetan, Europako hainbat herrialdetatik (Alemania, Frantzia, Ingalaterra, Suitza, Errusia, Bielorrusia), Amerikarretatik (AEB, Mexiko, Venezuela, Kuba) Asiatik (Txina, India, Tailandia), Afrikarrak (Maroko….) eta hainbat kafe prestatzeko tresnak, 11 modu ezberdinetan: Samovar, Percolator, Capuchino, Napolitana, Filtro, Vacumm, Italiana etabar. Ale guztiek ezin hobeto funtzionatzen dute eta erakusketa multzo gisa, balio handia hartzen dute, baina Keparentzat ere badirela balio emozional propio duten pieza bereziak, hala nola 1950eko Isabelina kafe-makina bat. Horrela, Kepa bildumagile amorratua bihurtzen da, bere afixaz izugarri gozatuz, bilduma erakusteko altruismo handiz, beti nahi izan du gainerakoek bere miresmenean parte har dezaten, bere historia, balio soziala eta funtzionamendua bisita gidatuen bidez jakin araztea, oso gustokoa dauka.
Hau dela eta, hamaika erakusketa egin ditu, bere lehenengo erakusketa, nostalgiaz, gogora ekartzen du, Hornillos de Cerraton (Palentzia), uda igarotzen duen herrixkan, erakusketen ibilbide atsegingarria hasteko balio izan zuena. Basauriko Kultur Etxean, “Expovacaciones eta Expoconsumo“ direlakoetan, BECen, Mungiako bildumagintza Azokan, Altsasun, Valladoliden, Iruñan etabar.
Orain, pandemiaren ondorengo lehen Erakusketa gisa, Urduña. Hiri honek berarentzat esanahi berezia dauka, honetan 2 urtez ikasten eman baitzituen, hori dela eta, harenganako eta urduñarrenganako ere maitasun berezia adierazten du. Zer esanik ez, bilduma hona ekartzeaz berarekiko suposatzen duen poztasuna.
Luis de Pedro eta bere emaztea M. Angeles Armero bildumazaleek, Gernikarrak adopzioz, bisitari guztiei jakinarazi nahi diete azken 150 urteetan josteko makinak familia askoren bizitzan izan duen bereziko garrantzia, bizirauteko eta garai zailetan aurrera egiteko laguntza eskeiniz.
Gernikan duten dendatik 400 makina baino gehiago ekarriko dizkigute, bai eta makina horiekin zerikusia duten eta benetako mirismena sortzen duten hainbat elementu ere. Izan ere, asmakizun burutsu eta garrantzitsu honen munduko bilduma onenetako baten aurrean egongo gara.
Bilduma honen kudeaketa ulertzeko, 1976. urtera jo behar da. Urte horretan, M. Angelesek, joskintza, ebaketa eta jantzigintza, brodatuak eta abar eskola emateko denda bat ireki zuen. Denda horretan josteko makina desberdinak ditu, Luisek bere funtzionamendua ezagutzen du eta konponketen zerbitzu teknikoaz eta jendeari saltzeaz arduratzen da. Geroago, sektore azoka batean, Luis liluraturik geratzen da pieza batzuk ikustean eta horietako bat erostea erabakitzen du. Horrela abentura ziragarri bat hasiko da, bildumazaletasunaren munduan murgiltzeko eta Euskal Herriko, Espainako eta Europako hainbat herrialdetako azokak bisitatzeko aukera emango dien afizio ausartak, gizartearen benetako altxor bihurtzen den “bitxi” hauek guztiak bereganatu arte.
Erakusketa honetan ibilbide eta bilakaera osoa konpara dezakegu, sorreratik gaur egunera arte, pieza zaharrenetik, 1852ko Bradburyde batetik, gaur egungo azken belaunaldiko elektronikaren baten bat ere. Pieza paregabeak daude, Junker&Puh zaldi lanabesak josteko, aparatu bitxiak, hala nola zapatak eta eskularruak josteko tresnak, saremakinak eta abar, “El tiempo entre costuras” delako errodajean erabiltzen diren makinak dira, 1917 Singer bat, edota Balenciaga josten ikasten duena bezalakoa, Disneyren serierako erabili dena.
Luisek sakonki ezagutzen ditu eta xehetasun guztiekin azaltzen ditu haien elementuak eta funtzionamendua, esan behar baita guztiek primeran funtzionatzen dutela. De Pedro-Armero josteko makinak erakusketa-zentro eta museo ezberdinetan erakutsi dira. Denetara hainbat ale adierazgarri eraman dituzte (Mungia, Gernika,Elgoibar, Artziniega, BEC, etabar); baina inoiz ez zuten “bilduma handi bat” aurkezteko aukerarik izan, Orduñak eskeintzen diena,beraz pieza gehienak ekarriko dituzte.
Singer (AB), Bradbury (Ingalaterra), Plaff (Alemania), Bernina (Suitza), Euskal Herriko Alfa (Eibar) eta Sigma (Elgoibar) eta Espainako beste toki batzuetako marka ospetsuak ere, erakusketa honetan biltzen dira: Refrey (Vigo), Escuder (Bartzelona) gainera nabarmen osatuko duten: altzari kutxak, garaiko publizitatea, infografía, prentsa artikulu eta abarretako batzuk ere ikusi ahal izango dira.
Duela gutxi,makina horietako batzuk Balenciagaren seriaren errodajean agertu dira. Luis oso harro dago hain proiektu esanguratsurako balio izan dutelako, aldi berean, haiek ez daudenean, bildumari emango zaion patuagatik kezkatuta daudela adierazi digu. Erakunde publiko edo pribaturen batek erakusketa iraunkorrerako hartzea gustatuko litzaieke, XIX. eta XX. mendeetako gizarte industrialak utzitako ondare paregabe gisa.
Museoak Orduñan jantzigile, joskile eta jostunek eta abarrek egiten duten jarduerari eskeinitako bilduma iraunkorreko areto bat dauka, hori dela eta, josteko makinen erakusketa honen inguruan hainbat jarduera antolatzeko asmoa du: hitzaldiak, bisita gidatuak, erakustaldiak eta abar.
Klikatu argazkiak handitzeko:
(2022ko uztailaren 15etik 2023ko urtarrilaren 15era)
Irrati eta beste aintzinako musika-tresnen bilduma aparta Aintzinakoen Erakusketa Aretoan, uztailaren 15etik aurrera ikusgai.
Berrehun eta berrogehita hamar aparatu horiek eta gai horrekin lotutako beste motatako pieza batzuk bildu dituen bildumagilea, Agustin Erkoreka da, Pilar Arruza bere emaztearen lankidetza paregabearekin.
Agustinek elektronikaren munduan bere lan-jarduera garatu du, baina afizio honen eragilea Zenith markako irrati zahar bat martxan jartzeko saiakera izan zen, bere anaiak Canadatik bere jaiotetxera ekarri zuena. Honen ondoren beste batzuk etorri ziren, beti bere helburua izanik, aparatu guztiek behar bezala funtziona zezaten,gaur egun 300 aletara hurbiltzen den bilduma garrantzitsu hau gordetzen joan dira, oso harro sentituz.
Agustín eta Pilar Euskal Herriko, Espaina eta Frantziako hainbat herritan ibili dira merkatuetan, brokanteetan baita aintzinako azoketan ere, aintzinako aparatuak eskuratu ahal izateko, gero berak tresna horiek konpontzen eta funtzionatzen jarriz. Erretiroaren etorrerarekin, dedikazioa askoz ere handiagoa izan da, baina erosketak interneten bidez egin dira, bildumazale eta saltzaile atzerritarrekin harremanetan jarrita. Horrela bildumak herrialde askotako aleak ditu: Frantzia, Alemania, AEB, Ingalaterra, Holanda, Suedia, Japón….baita Espainakoak ere.
Bilduma hau Mungian bakarrik erakutsi da eta gure Aintzinakoen Erakusketa Aretoan, Orduña eta Euskal Herriko hegoaldean ezagutarazteko lekurik aproposena aurkitu du.
Lehen irrati komertziala 1910ean AEBetan patentatu zen, beraz,mende bete eskasean, asmakizun hau mundu guztian zehar fabrikatu da.
Agustín Erkorekak bere pieza guztiak gogotsu aurkezten ditu: Zenith, Philips,Telefunken, Atwater Kent, General Electric, Loewe…; Irrati mota desberdinetakoak: galenazkoak, balbulakoak, transistoreak; estilo desberdinetakoak: mahai gainekoak, kaperazkoak, bistako lanparakoak eta abar. Bilduma osatzen duten beste aparatu batzuk ere badaude, hala nola, gramofonoak, musika-kaxak, bozgorailuak……
Klikatu argazkiak handitzeko: