“Fede Ruiz” 2. aretoa: Erakusketa ARTISTIKOAK
-1. solairuan artista ospetsuen erakusketei eskainitako 150 m2-ko aretoa: margolariak, argazkilariak, eskultoreak… Bina hilabete eta erdiko 4 erakusketa antolatzen dira urtean.
-1. solairuan artista ospetsuen erakusketei eskainitako 150 m2-ko aretoa: margolariak, argazkilariak, eskultoreak… Bina hilabete eta erdiko 4 erakusketa antolatzen dira urtean.
AIARA ETA GORBEIALDEKO ALTXORRAK
<<Beren pisuagatik erortzen diren zuhaitzak, iraungipenera kondenatutako tximeleta, intsektuak ugaltzeko imitatzen dituzten loreak eta hogei gramo eskaseko hegazti txiki bat, urtean hamar mila kilometro baino gehiago egiten dituena.
Gorbeialdeko baso trinko eta itzaltsuetaik Gorobel mendilerroko soro soilduetaraino, Aiarako landazabala eta bere ibai aldakorrak zeharkatuz. Proiektu honen helburua ingurune gizatiartu, honen aberastasuna eta natura ondarea goraipatzea da, eskualde horietako paisaia, fauna eta botanika bioaniztasunaren lagin baten bidez erakutsiz.
Gure paisaia eta espezieen edertasuna eta berezitasuna goraipatzea, jakin mina eta interesa pistuz, gure gizartea haien kontserbazioaren garrantsiaz, aldi berean, aurrean dituen arriskuez kontzientziatzeko, baita aurre egin beharreko arriskuez ere. 2018an jaiotako proiektu honek, inguratzen gaituen mundo naturalaren egilearen esplorazioa eta urte guzti hauetan aurre egin behar izan dien argazkigintzako teknikak eta kezkak.
Tokiko tokian ordu asko eman ondoren, milaka dira jasotako argazkiak eta hautaketa txiki hau ezinbesteko argazki bidaia honen erakusgarri da. Horrela, ikusleei bidaia bisual liluragarri bat egiteko gonbidapena luzatzen zaie, bioaniztasun sinestezinaren lagin bat deskubritzeko; Aiara eta Gorbeialdeko naturaren edertasun harrigarriaren erakusgai, bertako fauna,flora eta paisaien bitartez.>>
Bilbon jaioa eta diziplina guztietako arteaz maitealea naiz. Arte Ederretan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean.
2008an Urduñara joan nintzen arte-estudio bat sortzeko asmoz, nire lana garatzeaz gain, lagunak eta arteaz interesa duen oro hartzeko. Nirea ate irekien estudio bat da, eta bertan atseginez hartzen ditut bisitatu nahi nauten pertsona guztiak.
Hainbat adarretan nabigatu dut: argazkigintza, marrazkigintza, buztinarekin modelatzea, loza, portzelana, idazketa, azaleztapena, diseinua eta jantzigintza eta diseinu digitala, baina nire pasioa pintura da.
Pintatzeko plazer hutsagatik pintatzen dut, aurrez finkatutako metodoei jarraitu gabe. Nire nahia forma berriak, bitarteko berriak, bide berriak esperimentatzea da, horregatik nire obra erabat anarkikoa da, erakusketa honetan ikus daitekeenez.
Nire leloa ikastea, ikastea eta ikastea da, dakidanera egokitu gabe, eta beti erronka berriak bilatuz, sufritzera, gozatzera eta aurrera egitera behartuko nautenak.
Gaur, nire pintura-lanaren zati bat aurkezten dizuet, baita urteetan zehar nire alaba Teresak antzeztutako Ballet klasikoko emanaldietarako egindako soinekoen diseinuarekin eta jantzien prestaketarekin lotutako lan batzuk ere.
ERAKUSKETA
Museoak Lluis Rossell patriarkaren eta haren lau seme-alabaren lanak ditu ikusgai.
Beren bokazio artistikoak batzen ditu, pinturan eta beren jarduera profesionaletik eratorritako sorkuntzetan oinarritua: Bartzelonan zituzten negozioetatik diseinatu eta ekoitzi zituzten bitxiak.
Erakusketa honen bidez, Lluis Rossell Pesant (1912-1995) artista katalanaren irudia ikusarazi nahi da, grabatzailea, pintorea eta bitxigilea, Urduñarekin lotura izan zuena.
LLUIS ROSSELL ETA URDUÑA
Urduñara Jesuiten ikastetxe zaharrean, frankisten konzentrazio eremu bihurtua, preso iritsi zen. Honen harira eta Joseba Egiguren euskal kazetariaren “Prisioneros en el campo de concentración de Orduña”(1937-1939) delakoaren ikerketari esker, memoria historikoa egin eta ezagutu ahal izan dugu. Espetxean 201 preso hil ziren janari eta higiene faltagatik. Halaber, kopuru horri Urduñako hilerrian egindako indusketetan aurkitutako biktimen gorpuzkiak gehitu behar zaizkio, gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan Espainako gerra zibileko biktimak berrezkuratzeko gauzatutako jarduerarik handiena.
Lluis Rossell preso pribilegiatua izan zen, izan ere, grabatzaile eta margolari gisa, gela batean egoteko aukera izan zuen, beste artista batzuekin batera, gehienek konzentrazio esparru erligiosorentzat lanak egiten zituzten. Gelako kide batek, Anjel Vidalek, gelari “El cuarto de la bohemia” izena jarri zion. Bestaldetik, Lluis Rossell eta Joan Lahosa, margolarien arteko adiskidetasuna nabarmentzekoa da.
Haietako batzuk, zenbait kudeaketa egiteko, salbuespen gisa, Urduñatik ateratzeko aukera izan zuten, hala nola, margotzeko materialak erosteko;orduan Lluis Rossellek Miren Elexalde Uria, bere emaztea izango zena ezagutu zuen, zortzi seme-alaba izan zituzten. Hiru emakumezko (Ana Maria, Inés y Mercé) eta bost gizonezko (Alberto, Jordi, Antonio, Lluís y Manel ) denak, aita bezala, pintura eta bitxigintzaren mundo artistikoari eskeiniak.
IBILBIDE PROFESIONALA ETA ARTISTIKOA
Artista gisa egindako lehenengo lana, Bartzelonako Napoleón tailer ospetsuan gauzatu zuen, argazkien ukituak egiten lagunduz. Tailer hau Estatu mailan garrantzitsuena zen, 1851tik 1968ra aktiboa mantenduz. Horrez gain, Frantziatik zinemako Lumiere sistema inportatu zuen lehen tailerra izandakoa ere. Geroago Rossellek Bartzelonako tailer batean grabatzaile lana egin zuen, baina ez dugu haren izena ezagutzen.
Rossell pintura eta grabatuaren munduan nabarmendu zen. Artistaren lanik aipagarrienen artean, Montserrat Caballé soprano eta opera abeslariarentzat, Erromako Aita Santuarentzat, Tarragonako katedralerako edo Salvador Dalírentzat egindako piezak daude, bere bitxi bilduman.
Geroago Rossellek bere tailerrean autonomo gisa lan egin zuen. Bitxigintza eta pintura beti konbinatu zituen, azken diziplina honek oso aske eta grinatsu sentiarazten baitzuen. Bere pinturak natura gai nagusi bezala nabarmentzen du, pintore inpresionistek egiten zuten bezala aire zabaleko pintura izateaz gain, non bere indarra eta izaera pintzelkadan nabarmentzekoak diren.
ROSSELL ELEXALDE ANAIAK
Erakusketan Rossellen semeen obrak ere ikus daitezke.
Lehenik eta behin, Jordi Rossell Elexaldek (1942) ibilbide profesional luzea dauka. Bere ibilbidearen hasieran, 14 urtez, Antonio Miguel, Jaume Sais eta beste tailer batzuetan ikasle gisa egon zen. Bartzelonako eskuineko zabalgunean denda bat ireki zuen. Honez gain, Katalunia eta Egytoko arte modernistan inspiratutako obra zabala dauka. Azken urte hauetan zuraren gaineko pintura eta grabatuaz interesatu da.
Bestaldetik, Antonio Rossell Elexalde (1943-2019) bitxigintzan aditua daukagu. Sunyerrentzat, 16 urterekin, lan egiten hasi zen. Halaber, Piug Doria eta Bagués bitxigintza maila handiko enpresa garrantzitsuentzako lan egin zuen. Honez gain, bere bezeroentzak modu autonomoan lan egiten jarraitu zuen ere. Bestelako teknika artistikoez ere interesatu zen, hala nola marketeriaz eta zilarrezko artisautzaz.
Artisten saga honi jarraipena ematen dio Lluis Rossell Elexaldek (1945), grabatzaile eta bitxigilea ere, bere aitaren tailerrean lanean hasi zen. Bartzelonako Arte Ederretako Massana Eskolan ikasi zuen, non Joan Lahosa Valimaña Barrenechea irakasle izan zuen. Ráfols hiztegi ospetsuak, Katalunia eta Balearretako artistei eskainia, lerro batzuk eskeintzen dizkie, non margolari argitsu eta adierazkor gisa definitzen duten.
Margolari gisa duen ibilbidea ugaria da.1984an Oloteko Vayreda Aretoan bakarkako erakusketa bat egin zuen. Bartzelonan eta Kataluniako beste hiri batzuetan egindako erakusketa kolektibo eta merkatu askotan parte hartu zuen, behin eta berriz saritua izanda. Hainbat pintura sari jaso zituen: “ Premi pintura Pueblo Español, Premi pintura Josep Mompou, Premi pintura indústrias gráfiques ribera, Premi pintura Raimund Maragall Noble de la Sala Parés, Premi de pintura Ateneu Sant Just Desvem, Premi de pintura “Can Oriach de Sabadell”, Premi de pintura concurs pintura Sabadell. Nazioartean, Suitzako Margrith Steimann galeriarako, 1999an, erakusketa egin zuen; bertan publiko eta salmenta oparoak lortu zituelarik.
Bere lan piktorikoari dagokionez, Angel Marsá arte kritikariak Rossell Elexalderen lana oso argitsu markaturiko pintura gisa definitzen zuen, iheskortasun urduria txertatu zituen beti ahaltsuak eta adierazkorrak diren zertzeladetan, nabardura handiko gamak eta tonu beroak nagusi zirela. Bere errepertorio luzeak oso ondo hornitutako eta etorkizun handiko margolari baten existentzia egiaztatzen du.
Azkenik Manel Rossell Elexalde (1957) daukagu, bitxigilea, grabatzailea eta eskultorea. Bere lan artistikoan, zenbait marrazki ere, ikus ditzakegu. Nekazaritza ingeniari gisa trebatu zen; baina bere aita eta anaien eraginez bitxigintzan arituz.
Andorran eta Bartzelonan, hurrenez hurren, Faraone, Sais eta Bagues bezalako marka nazionala eta nazioartekoentzat lan egin du. Modernismo katalan eta egiptoarraren zale amorratua, bere obran estilo horretako hainbat pieza ditu. Honez gain eskulturaren munduan ere arakatu du.
Errekatxoko biztanlea, artisau eta eskultore autodidakta. Nire arte-ibilbidea duela 25 urte baino gehiago abiatu nuen, inguruan dudan guztitik inspirazioa lortuz eta nabarmenki markatua egonda bizi naizen ingurugiroagatik. Erliebe gutxiko tailekin hasi nintzen, eta denboraren poderioz jabetu nintzen, gero eta sakontasun gehiago ematen nizkiela egiten nituen lanei.
Momentu horretan, eskulturan murgiltzea erabaki nuen; estilo tradizionala alde batera utzi eta beste estilo modernoago batera igaroz. Eskultura figuratiboak txunditzen nau. Bizi naizen tokitik lortzen dut lehengai gisa erabiltzen dudan egurra: inguruko mendietan eroritako zuhaitzak, erausitako baserriak eta beste erabilera desberdinetara zuzendutako piezak.
2016 Erakusketa Errekatxoko eskola zaharrean (CIHMA)
2018 Erakusketa Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean
2019 Erakusketa Ortuellako Kultur Etxean
2022 Erakusketa Ilgner Pabiloian,Barakaldo
2022 Erakusketa Portugaleteko ELAI ALAI Kultur Etxea Tradizionalean
2022 Erakusketa Santurtziko Casatorre Jauregia
2023 Erakusketa Errekatxoko eskola zaharrean (CIHMA). ApicArte
2024 Otsaila. ApicArte, Natur gela, Jardin Botanikoa, Barakaldo
2024 Martxoa. ApicArte.La Bolsa eraikina, Bilbo
“Sakkaku” Kultur etxea Tafalla Kulturgunea, Gipuzkoako Gizarte Fotografikoa eta Iruñeko Ziudadelako Mixtoen Aretoan 2023an.Urduñako Museoan 2024an.
Artista batek, bitarteko edo euskarriz eta tamainaz aldatzean izaten duen zailtasun handienetako bat, bere lanetan nortasuna mantentzea izaten da, eta bere lanetan bereizgarria den nortasunari eutsiz. Teknika bakoitzak bere ezaugarriak eta muga bereziak ditu, horiek ulertu eta menderatu behar dira, identifikazio koherentea eta sendoa lortzeko.
Artista bat euskarri batetik bestera pasatzen denean, bai paperezko mihisean egindako pintura, bai marrazkitik grabatura, aldaketa esanguratsuak izaten ditu erabilitako tresna, teknika eta materialetan. Horrek prozesu berriak ikastea eta pintura estiloaren berezitasunera egokitzea, eskatzen du. Bitarteko espezifiko batekin ohitzeak denbora asko suposa daiteke, bai praktikan baita denboran ere, beste batera aldatzean ikaskuntza kurba gehigarri bat izan dezake.
Teknika ezberdinez gain, hedabide bakoitzak bere hizkuntza bisuala du, komunikazio artistikorako modu bakarra. Batetik bestera aldatzean, artistak ikusizko adierazpen modu berrietara egokitu beharra dauka. Horrek esan nahi du hiztegi artistiko berri bat garatu behar dela eta bere estilo pertsonala ingurune berrian nola itzul eta manten daitekeen aztertu behar dela ere.
Euskarria edo pintura mota aldatzean, egokitzapena eta estilo ariketak beharrezkoak izan daitezke artista eroso eta seguru senti dadin. Horrek esan nahi du hainbat teknikarekin esperimentatu behar dela, aukera berriak aztertuz eta sormen erronkak bere gain hartu behar direla .Praktika eta explorazioaren bidez, artistak expresio modu berriak aurki ditzake eta bere lanean koherentzia zentzu bat garatu; bere identitate ezagunari eusteko aukera ematen dio, erabilitako bidea edozeina dela eta.
Artistari, teknika bakoitzaren miaketa eta mantentze `prozesuak, bide batez, bere obraren ezagutza zabalagoa eta sakonagoa garatzen laguntzen dio. Bitarteko ezberdinetan lor daitezkeen testura, forma eta nolakotasun artistikoekin ohitzen, artistak bere estiloaren ikuspegi zehatzagoa eta bere obraren ezaugarri bereizgarriak bereganatzen ditu. Horri esker teknika eta ezaugarri horiek modu intentzionalagoan eta koherenteagoan erabil ditzake, horrela, identifikazio eta aintzatespen handiagoa lortuz aukeratzen duen edozein bitartekoan. (ENCINAR MARTÍN)
Azken urteetan, neure barnean bi mundi bateraezinen artean mugildu naiz, bata bestearekin talka eginez eta etengabe kontraesanean daudenak. Batean, dana era natural gauzatzen da, modu espontaneoan, jolas bat balitz bezala; bestean berriz, helburuak ahaleginaren, trebetasun teknikoaren eta lanaren bidez iristen dira. Bide biak berez ia beti porrotera kondenatuak daude. Jolasa eta lana bateratzeak sorkuntza prozesura eboluzionatzeko aukera eman dit, sormen prozesuari uko egin gabe, eszenatoki bakoitzari bere lekua emanez.
Gaur egun, bi mundu horien azpian dagoen majia esploratzen dut. Elkargune horretan artea eta bizitza batasun banaezin gisa uztartzen dira.
Luis Encinarren lana bere osotasunean hartzeko ahaleginak sormen diziplina anitzen arteko loturak bilakatzea dakar, aurreko batzuetan, agian modu partzialean eta zatikatuan atzeman dira. Hori egiaztatzeko, lurralde estilistiko anitzetan aurkitutako arrastoei jarraitu besterik ez dago, begi onez eta pultso hobearekin, Luisen jakin-min eta antsietate sortzaile izugarriak gaztaroko bere kezkak goiztiarrenetatik: pintura, digigrafia, marrazketa, kartelismo-publizitatea, iluztrazioak edo diseinua, deskubritu eta arakarazi dizkiotenak. Haren obran barneratzean, bisitariak beti izaten du artistarengandik etengabe espero dena aurkitzeko zortea: tradizioak zaindutako berritasuna, barietatearen erakargarritasuna eta sinpletasunaren plazerrak, sakonera egindako ispirazioa eta azalekoaren eskaria…etengabeko prestakuntza eta eraldaketa duen sortzaile baten mundo propioa, partikularra eta unibertsala, maisutasun landu baten lanbidez irekitzen gaituena, non marrazkien maneiuak, formek, koloreak, estrukturaren eta gaiak sortzaile balioaniztun, aldakorra, mugimendu edo joera finkoetatik urrun, betiere ikusle sutsuarengandik hurbil.
1961-Urduñan, Bizkaian, jaio zen.
1972-1989- Marrazketarako dituen dohainak lehiaketa askotan egiaztatu dira. Lortutako sari paregabeek José Luis Abajorekin, “Porrilló”-rekin batera pintura-tailer bat sortzera bultzatzen du, non tamaina handiko mihiseak erabiltzen dituen eta hainbat materialekin esperimentatzen duen: erretxinak, pigmentuak eta altzairuak, bai herdoilduak, bai kataforesi bidez margotuak. Epe laburrean, pinturan eta eskulturan buru-belarri aritu zen. Forjaketa, hustuketa, zeramika, robotika eta diseinu ikastaro monografiko batzuk egin zituen.
1995- Urduñako Aduanaren eraiki zaharrean “Mugan” erakusketa gauzatu zuen, eskultura-koadroak eta altzairuzko eskulturak. Horietako batzuk, kataforesi bidez margotuak; beste batzuk erdoilduak. Formaren aldetik bakarrik ezberdinak diren elementuen mozketen eta gainjartzeen ondoriozko muga naturalaren efektua erakusten dituzte, gainazalean eta bereizten duen materialean uniformetasun arduratsua mantenduz, muga politiko-soziala kontraesanean jartzeko balio duena. Ozidazio-prozesua kotoizko eta lihozko paperezko gainazaletan egiten du ere, bertan, oxidazioak prozesuaren aztarna partzialak uzten ditu, aldi berean, muga-lerroa desagertzen edo kendu egiten da artistak aldez aurretik erretxina gardenekin jardun duen eremuetan egindako esku-hartzeen ondorioz. Akabera industrial leundua duten kataforesi bidez beltzez margotutako piezen eta paperera trasferitutako pieza oxidatuen arteko aldeak, ikusleari, iparraldearen eta hegoaldearen, aberastasunaren eta pobreziaren arteko hausnarketa puntu bat plateatzen dio.
2000- Hausnarketa eta lan luze baten ondoren, Vitoria- Gazteisen Fournier Arte Galerian, erretxinez, olioz eta akrilikoz egindako mihise ertain eta handien gaineko lanekin erakusketa bat antolatu zuen; honetan J.L. Ruíz de Olabuenagak parte hartu zuen, sortzaile honen originaltasuna goraipatzen zuena, inongo eskolari leial izan gabe eta hura sortzeko asmorik gabe, ustekabeko estilo piktorikoa irekitzen baitzuen.
2005-2010- Maite Martínez de Arenazaren eskutik Bilboko Deustoko bere grabatu Tailerrean, prestakuntza eta ikaskuntzako urteak igaro zituen, grabatzeko hainbat teknika ikertzen ditu, bereziki, polimeroei, mekanizazio industrialei eta xilografiako eta digigrafiako programazioari buruzko grabatu ez toxikoan. Grabatuen ekoizpena eta barruko seriea uztartzen ditu, Hondarribiko Cearsolo familiako Paperpi-ko artisauek eskuz egindako gramaje handiko paperean egindako marrazkiak, hutsa eta zuria adierazpen gisa ezagutzen ditu. Barne espazioak, prespektibarekiko interes gabekoak eta kolore-nota txikiekin. Lanak egitean, pintzelkada zatikatu bat nabarmentzen da, bat-batekotasunaren, erabilitako tintaren, testuraren eta paperaren gramaje oso markatuaren ondorioz.
2011- Eskuineko begian diplopía diagnostikatzen zaio. Superraldi luzeak, pinturan aritzea eragozten diona. The Simple and Clear Boom irakurtzeak, Jiang Zuifeng ikerlariak enperadoreari opari gisa lehen aldiz margotutako liburu bitxi honek (1711-1799), txinatar eta japoniar pinturara bideratzen du, bertan, non adierazpenerako oso modu berezia eta ustekabekoak aurkitzen dituen.
2012- Siumiak sormen prozesu berri batean murgiltzen du. Txinatar Shuen paperaren gainean pintzel eta ekialdeko artisauen tintarekin pintatzen hasi da. Zalantza izpirik gabe marra segurua lortzeko beharrezkoak diren erritmoa, armonia eta orekarekin ohitzen da. Barne hausnastuaren barruan anarkikoaren, espontaneoaren eta ustekabekoaren artean, umelduaren gainean hezetua, modu zatikatuan, erabilitako teknika horrek sormen-prozesuari oreka ematen dio.
2013- Net-Arten murgiltzen da. Literografiak izeneko digigrafia sorta egiten du. Erakusketa hau Urduñako Marrazki aretoan antolatu zen, Foru Plazako muralak inauguratzearekin batera; proiektu honetan ere hasieratik parte hartu zuen, garai hartan inaugurazioa zela eta hiria bisitzen zuten artistengan eragin eta arrakasta handia sortuz. Jarraian erakusketa horren aurkezpen-testua azaltzen da, haurtzaroko lagun amorratu batek sinatua.
2014- Bletisamaren koadernoa, Castellonen hirutik bik argitaratua, 2014an sumi-e pinturekin, arroz-paper txinatarraren gainean egindako.
2014- Basa orkestren koadernoa, Tres aldizkariko bik editatua, gero eta konplexuagoak eta pertsonalagoak diren ekialdeko gaiekin, arroz-paper txinatarraren gainean egina.
2015- Daniel Smithen PRIMATEXen akuarelak ezagutuz, oso fin ehotutako erdipreziatuetatik lortutako pigmentuekin egindako koloreak, igeltsu hezearen gainean margotutako fresko klasikoak gogoratzen dituen efektu bisual erakargarria sotzen dituztenak. Horren emaitzak dira “Sombras sobre blanco y Miradas” delako serieak, Saunders Waterford, Arches, The Langton marketako kotoizko zuntzezko paperaren gainean umeldua hezearen gainean egindakoa.
2015- Tinta eta akuarelaren adierazpen aukerak mugaraino eramaten ditu. PLA/ABS plastikozko lineak erabiltzen ditu, airean 3Dz eginak eta obraren gainazalaren gainean montatuak, Jesús Mellado urtetsuaren laguntzaz.
2016- Castellonen “Sombras sobre blanco y Miradas“ delako obraren erakusketa.
2017- Arrain hezurraren formako bi liburu zabalgarri ditu, “Veladas en casa del jinete Azul” delakoa, Wassili Kandiskyren omenez, Shuan paperaren gainean, Yolanda Andreuk (YOAN) argitaratua, Castellonen.
2017- Orozkoko Museoan Bletisamaren koadernoaren eta basa orkestren “Sombra sobre blanco y Miradas” delako serien erakusketa.
2018- 2018tik aurrera, orain duela asko, diplopia zela eta, utzitako pintura abstraktua berrartzen du. Arrakasta handiko hainbat erakusketa egiten ditu, horiek suspertze prozesuan garrantzi handikoak izanik.
Garai hartako erakusketen artean, Jesiko Bisiaccioniren Jauregian (Italia) egindakoa nabarmentzekoa da. Bertan, obra abstraktuek publikoaren arreta bereganatu zituzten eta artearen kritikarien eta miresleen aintzatespena jaso zuen. Erakusketa hau dela eta Chiaravalleko Arte Eskolak gonbidatua, bere ibilbide artistikoari buruzko hitzaldi bat eman zuen.
Rafaelen dohain artistikoak, txikitatik ikusten dira. Zazpi urterekin, bere marrazkiak gainerako ikaskideen marrazkien artean nabarmentzen dira, ikasgela zein eskola osoko ikasleentzat eredu gisa erabiliaz. Bederatzi urterekin, (aita zapatariak gidatua, marrazkilari autodidakta), arkatz eta ikatz-ziriz, egindako argazkien kopia zabalduak arreta handia piztu zuten.
Bere senak bultzatuta, 14 urterekin olioz margotzen hasi zen. Baliabide tekniko gutxirekin bere eskualdeko bazterrak eta paisaiak pintatzen ditu.Urduñan pintatzen “Bay-Sala” artista ospetsua ezagutu zuen, Zubiagaren iritziz bere bizitzako topaketarik garrantzitsuena izan zena.
Pintoreak animatu eta aholkatua, 15 urterekin familia negozioa utzi eta bide artistikoari ekitea erabaki zuen. Madrilera museoak eta arte-galeriak bisitatzera joan ziren, Euskadin barrena paisaiak pintatzen, beren ezagutza teknikoak finkatu eta bere bokazio artistikoa sendotzen du.
Hamazazpi urterekin bakarkako bideari ekin zion, penintsula eta Afrikako iparraldea zeharkatu zituen, paisajista dohainak leunduz. Bere lanetan argia eta koloreak protagonista nagusiak dira.
Hamazortzi urterekin Bilbon eta Gasteizen, arrakasta handiz, bere lehen erakusketak egin zituen, Bay-Salak aukera ema zion, arte munduan bere dizipulo gisa aurkeztuz: “Mutil ilehori hark ni pintatzen ikusteko zuen interesa atentzioa ematen dit, berak galdetzen eta nik erantzuten nuen….dizipuloa sortu zen”.
1956an Arrasaten bizilekua finkatu zuen, ibilbide artistikoa alde batera utzita, sarrailagilearen negozioa bereganatua.
Laurogeita hamar hamarkadaren amaieran, 42 urteko etenaldiaren ondoren, kaballetea berriro berrezkuratzen du, bere euskal paisaia maiteekin topo egiten du, hainbat herrialde zeharkatzen ditu zertzeladetako batek artistaren arima berritua islatzen duelarik, naturaren elementurik bizienak atzematen ditu: argiz, kolorez eta perspektibaz blaituz.
2017an Diario Vascori egindako elkarrizketa batean honako hau adierazi zuen: ”erretiroan kaballeteari hautsa kendu nionetik, Zubiaga izenarekin sinatzen duen paisaia pintore honek ez du pintzelekin etenik izan, 604 koadro pintatu ditut, harrotasun nabarmenez kontatzen du.
Bere ekoizpen artistikoa urtean 30 mihiseko erritmoan garatzen da eta dagoeneko bere funtsen erdia saldu du.
Gerardo Fontanes artistak Zubiagaren azken katalogoetako batean honako hau idatzi zuen: Zubiagaren pintura naturalistak arrisku handiak ditu, baita bertute nabarmenak ere: lehen saiakeran egindako obrak izateak laburbiltzen duen adina, bizipenek berek sortuak, “in situ” eginak, ikuslearentzat hunkigarriki erakargarria duen irudi edo figurazaio bat erreproduzitzeko asmoz.
Bere buruari egindako pintorea da, autodidakta, inoiz ez du maisurik edo irakasten dion pertsonarik izan.
Landa eremuan jaioa, pinturarekiko afizioa txikitan esnatu zitzaion, ikusitako koadro batek txundituta utzi zuen, harrez gero bere baliabide urriekin pintatzen hasi zen, herrira zihoanean aldizkari bat pertsonen aurpegiekin topatzea bere ilusioa zen, gero berak landan, bere eratan, paper edo harri batean edo pintatu zitzakeen lekuren batean pintatzeko.
Bere eskola natura izan da, paisaiak, herriak, pertsonak, euren aurpegiak, beti hobetzeko asmoz eta bere begiek ikusten duten errealitatetik hurbilen dagoena.
Poliki, mimoz, lasitasunez, presarik gabe, bere pintzelaz, mihiseak, olioak, argiak eta itzalak maitatuz, bere pentsamendu eta ideiei leiala izanik.
Begirada behatzaile eta abila, ikasteko eta hobetzeko irrikaz, handikien koadroak oso zehatz astertuz.
Orduak eta orduak, Madrilgo Pradoko Museoan eta arte galerietan baita lehen koloretako telebistak aztertzen, bere denbora txandakatzen zuen, halaber, irrati eta telebista teknikaria bihurtuz.
Erretratuak, esku hutsez egindako erretratuak, jatorrizkoari begira eta alboan mihise zuria; puntu batetik, lerro batetik, silueta batetik abiaturik, giza irudiak hartzen duen bolumena osatu arte, ohialera joan- etorri asko, geldiuneak eta pintzelkadak, pazientzia, itxarotea, behatu, kapa bat bestearen gainean, orduak eta orduak bere ganbararen bakardadean, pertsonaren arima islatuko duten adierazpena eta begiak lortu arte.
Kontatzen du: garrantzitsuena ez da “egiten dena” baizik eta “nola egiten den”, nire aukeren barruan pintatzen dut, nire koadro bati begiratzen diozunean begirada ideiarekin lotuta gera dakizun, koadro barruan zaudela eta bertatik ibil zaitezkela irudipena senti dezazun, edo une honetan bertan erretratutako pertsona ikusten ari zarela.
“Pintatzen dudanean, nire begiek ikusten duten errealitatera hurbiltzea da, mihise zurira ahalik eta zintzoen eramatea; niretzako kuadro bakar bat ere ez dago amaituta, denak hobetu daitezkeelako; kuadro bat amaitzen dudanean, hurrengoa hobeto egin dezakedala pentsatu eta sentitzen dut; hobetu ezin dudan egunean, pintatzeari utziko diot”.
Eugeniok bere bizitzan lehenengo aldiz, bere kuadro guztiak aldi berean ikusteko aukera izango du, areto berean, begirada berean, bere ilusioa eta desira berak beste goza dezazuen.
LORALDI ELKARTEA
Orduñako Loraldi Elkarteak lau hamarkada inguru daramatza hirian berdintasunaren alde borrokatzen, mota desberdineko jarduerak egiten, hala nola emakumeen intereseko hitzaldiak, bideoforoak, kultur txangoak eta hainbat diziplinatako ikastaroak, haien artean Sorkuntza Artistikoaren Tailerra.
Erakusketa honekin Loraldi Elkarteak emakume indartsuen galeria bat erakutsi nahi du: lanbide, egoera ekonomiko, sozial eta jatorri desberdineko beste hainbeste emakumeren ikuspuntutik tratatua, baina lotura komun batekin: emakumeak eta margotzea gustatzen zaiela.
Bere hitzetan “aurreko emakume horiei beren lekua ematen saiatu gara, GURE ARTEA erabiltzen, GURE ARTEAN bizi izan ziren emakume horien aitortza egiteko eta etorkizuneko belaunaldien erreferentea izan daitezen, gurearenak izan ziren bezala, garena izatera bultzatu gintuztenak. Ez daude diren guztiak, badakigu, baina dauden guztiak bai dira,haz gaitezen haien aintzezpenarekin”
ERAKUSKETA
Erakusketa bi atal nagusitan banaturik dago, LANA eta AISIALDIA eta hirugarren bat, ETORKIZUNA.
Lehenengoan, beren lanbideagatik ezagunak diren hainbat emakume aurkezten dira, nahiz eta koadroan posatzen egon daitezkeen eta ez lanean. Izandako lanbideak estereotipoaren barruan egon zitezkeen arren,ez ziren garrantzi gutxiagokoak izan.
Bigarrena, berriz,bi sailetan banatuta dago: KIROLA eta JAIA, GARRAIOA ardatz hartuta. Hainbat emakume aurkezten dira aisialdian, ibilian, bizikletan, motorrean….. egoera desberdinetan, baina beti ere bizitzaren gidaritza daramatela, horregatik erakusketa honetan daude.
Hirugarren atalean, guztien fusio txiki bat egiten da, antzeko egoeretan dauden ondorengo belaunaldietako emakumeekin etorkizuna izendatu duten horretan; izan ere, IZAN ZIRELAKO GARA eta GARELAKO IZANGO DIRA.
Koadro horiekin batera, argazki zaharrak,taldekoak, lanean ari diren emakumeenak eta festakoak erakusten dira. Argazki horiek erakusketan sartzen dira, aurkezten ziren moduari eutsiz, elementuak kendu gabe eta pintura erantsi gabe. Argazkien eta beste dokumentu batzuen aukeraketa txiki bat, baita obrak egiteko erabilitako materialena ere, agian prozesua hobeto ulertzen lagunduko digute. Horrez gain, erakusketa hau osatzen duten obretan lan egiten duten emakumeen eta elkarteko margolarien lan prozesuan, egungo argazkiak gehitu dira.
SORTZE PROZESUA
Lan guztiak argaztietan oinarrituta daude, batzuk oso zaharrak, koloretan zein zuribeltzean, ispilu efektuko fotokopiekin eta gel “transfer” aplikatzen zaie irudia ohialera eramateko. Ondoren zelulosa paperetik kentzen da, gela berriro aplikatu eta lehortu ondoren transferitu den irudiaren gainean margotzen da.
Lan guztietan bioletarekin nabarmentzeko elementu bat hautatu da, erakusketa honen helburu nagusia emakume horien lana aitortzea baita, jakin gabe eta nahi gabe aitzindariak izan baitziren.
Klikatu argazkiak handitzeko:
(2022ko urriaren 7tik, 2023ko urtarrilaren 8ra arte)
Pedro Eguiluz Orduñan, Bizkaian, 1948an jaio zen. Bilbon, Arte Ederretan Lizenziatua, figuraziotik hasi, espresionismo abstraktutik eta keinu-espresionismotik gaur egun, Monjalés artistak, bere laguna, dion bezala, bizitzaren ibilbidearen paraleloan, konduzionismo deitueneraino eboluzionatu du. Abentura zalea, emaztea bezala, biek Euskal Herrian, Kanarietan, Kolonbian, Marokon eta orain Ceutan beren bizitzak igarotzen ari dira.
Pedro Eguiluzek oso gazterik pinturarekiko grina hasi zuen, orduñar askok La Cabaña tabernan eta parrokiako areto batean bere horma-pinturak gogoratzen ditugu. Haren eskuzabaltasunaren beste adibide bat,Lendoño Beheko (Orduña) elizari koadro baten dohaintza. Harrezkero galeria garrantzitsuetan erakutsi ditu bere lanak, besteak beste: 1978an San Telmo Museoan (Donostian), 1983an Arteder Ferian (Bilbon), 1988an Montehermoso Zentroan (Gasteizen), 2001ean Cervantes de Casablanca- Maroko Institutoan, 2003an Bogotako Arte Museoan, 2008an Ceutako Museoan…..
“Pedro Eguiluzen obran dana lerroa eta kolorea da. Zentzu horretan, niretzat Saura edo Gordillo bezalako artista espainarren postulatu estetiko jakin batzuekin konektatzen du, Guerrero bezalako espresionista abstraktuetatik urrunduz. Ez dira gutxi beren garaikide amerikarrekin eta aurrekoekin: Pollock, Asger Jorn, De Kooning eta Gottlierekin paralelismoa aurkitzen saiatu direnak, nahiz eta Europako beste artista batzuk erabakigarriagoak izan, bereiziki, Karen Appel” (José Luis Gómez Barceló, Travesias 2008ko erakusketaren katalogoaren hitzaurrean).
Orduñako Museoaren erakusketa honetan formatu handiko lanen aukeraketa bat ikus dezakegu, baita paper gaineko obra txikiak ere, DEMEMORIA izena hartu duena eta bere sortze prozesuari erreferentzia egiten diona, zirriborroetatik eta aldez aurreko ideietatik abiatzen ez dena.
Klikatu argazkiak handitzeko:
José Ramón Llano Mendía argazkilari amaterra da, bere bizitza osoan argazkigintzan aritu dena, 80ko hamarkadan zuri beltzean aritu zen modu analogikoan bere etxeko laborategian, lehiaketetan eta argazki klubetan aktikoki parte hartuz. Lan kontuengatik urte batzuetako geldialdiaren ondoren, erretirora iristean, bere afizio fotografikoa, bere modalitate digitalean aritzeko, formakuntza sendo eta berritzailea suposatu zion.
Erakusketa balantzea egiteko eta bisitari guztien gustokoa izango delakoan aurkeztu digu.
Erakusketak 44 argazki ditu, lau serietan antolatuak.
1.- “OROITZAPENAK”
Laurogehi hamarkadako 10 argazki, zuri-beltz kimikoz eginak eta positibatuak. Gehiengo handi batean erretratuak, José Ramonek maisutasun handia lortu zuen generoan, argia menderatzen, eta batez ere modeloekin, beraiek jarrera eta keinu bereziak oparitu baitzizkioten.
2.- “ABSTRAKZIOAK”
Hamalau argazki , non egileak batzuetan oharkabean dauden xehetasunak, formak eta koloreak bilatzen dituen, munduari beste modu batean begiratuz, ukiezinarekin konektatuz eta forma berriak hautematen saiatuz, emozioak, sentsazioak eta abar adierazteko bidea bilatuz,berorri modu berezian motibatzeko.
3.- “ARKITEKTURAK”
Arkitekturetan oinarritutako saio honetan, egileak elementu grafikoak bilatzen ditu hirian, haiei bizia ematen saiatuz. Haren konpozizioek ikuspuntu berriak, angulu originalak, argiak, perspektibak, ihes-puntuak, erritmoak, egitura geometrikoak… esperimentatzen dituzte, azken batean, ikerketa formala estetika petrsonal baten bila.
4.- “NATURAK”
Hamar argazki dira, naturalaren edertasuna nabarmentzen saiatzen den, inguratzen gaituen lurraldean; bere kolore harrigarrietan, enkuadraketak mimatuz eta elementu disonanteak mespresatuz, sublimea deskubritzeko desira erromantikoa. Erronka saila da; izan ere, naturara ihes egitera eta konpultsiboki argazkiak ateratzera jotzen dugu denok, hainbeste irudien artean begirada berriak aurkitzea erronka handia izanik.
“Bide Batez” erakusketaren izenburuak haren argazki-jokabidearen, espazio-denborazkoaren, gutizia iragankor bikoitzari erreferentzia egiten dio, eta justu bertatik igarotzen zen, une horretan, non irudiak bilatzen baitzituen. José Ramonen ikuspegia urte askotako esperientzian hezia dago, erreskatatua izatea merezi duen zenbaiten bila paseatzen zihoalarik, Minor Whiteren axioma zahar haren diszipulua, esaten zuenez :” gizakiak ikusten eta aurkitzen duena gizakiak uste duena bezain sortzailea da.
Ziur hainbeste urtetako pasio fotografikoak ikuspegi pertsonal bat moldatu duela, ikustea kontziente egiteko eta begiratzeko gaitasun bat sortuz, Minor Whitek, esaten zuenez » burua zuritan jartzea» erabakitzen dute, idazleek, pintoreek, musikariek… sortu aurretik euskarri zuriari aurre eginez. Jose Ramonek trebetasun hori bereganatu du eta objektuaren, espazioaren edo kokalekuaren edertasuna egunerokotasunetik ateratzeko gai da, baita hutsala ere, irudi poetiko bihurtuz.
Klikatu argazkiak handitzeko:
(2022ko martxoaren 18tik uztailaren 3ra arte)
Orduña haren harrera-hiria izanda ibilbide artistiko luze eta ekleptikoa, bertan, estreinatzen duen erakusketarekin gorentasuna emanez. Obra berri horiek trasmititzen duten indarra eta energía ez dute inork ezaxolarik gabe utziko. Obrak abstraktuak izan arren suak naturan duen boterea islatzen dute, emozio sakonenak azalarazten baituzte.
Aspaldidanik, Orduña hiriarekiko izandako eskuzabaltasuna eta altruismoa agerian izan dugu. Laurogeiko hamarkadako pintura eskola mitikoan parte hartu zuen, non Oduñako artista onenen arrobia sortu baitzuen.
Oraintsuagoa, aipatzekoa eta goraipatzekoa da Foru Plazako astialetan erakusketa iraunkorra. Bi horma-pintura emateaz gain, bere lagun diren artista askoren parte-hartzea lortu zuen. Gaur egun, gure hiriko lehen mailako ondare artistikoa dena.
Haren jarraitzaileek, ez dute zalantzarik, Porrilló, artista handi gisa definitzeko, non genero guztiak, sortu baititu paisaiatik bodegonera, estilo oso ezberdinetan, hola nola inpresionismotik, espresionismo abstraktura, errealismotik eta material eta tekniken infinituekin lan egiten eta esperimentatzen duenak.
Klikatu argazkiak handitzeko:
(2021/12/10etik 2022/03/13ra)
Argazkilari eta dokumentalista ospetsu honek sari eta beka handiak lortu ditu bere lan-ibilbide luzean, eta, besteak beste, 2 aldiz irabazi du World Press Photo saria. Urduñarrak bere jaioterrian aurkeztu zuen «Umeen Lan Esplotazioa» erakusketa. Erakusketa honetan, mundu zabaleko 30 herrialdetan baino gehiagotan Fernandok sei urtetan baino gehiagotan umeen lanari buruz garatu zuen proiektu zabalean egindako lana jarri zen ikusgai.
Bere argazkien erakustokian, argazkilariak topaketa-mahainguru ezin interesgarriagoan parte hartu zuen, eta, bertan, honako hauxe izan zuen hizpide: bere lana, bere obrak eta artetzat zein salaketatzat hartzen duen argazkilaritzaren ikuspegia: umeen esplotazioa, kasu honetan.
Klikatu argazkiak handitzeko: