ALBISTEAK
LARUNBATA, urriak 26, 13:00etan
Erakusketaren INAUGURAZIO EKITALDIA
«ARTEA ETA SORMENA PAPEREZKO JANTZIETAN»
Gueñesko Paperezko Soinekoaren Nazioarteko Lehiaketa antolatzen duen Soineko elkarteak Urduñara ekarri du lehiaketaren diseinu irabazleen bilduma bikain hau.
URDUÑAKO MUSEOAREN ERAKUSKETA
Urduñako Museoan aurkezten den erakusketa honetan, bisitarien gozamenerako, azken urteotan izandako Lehiaketetan saritu diren diseinu handiak ikusgai daude. Zehazki, tipologia eta kategoria desberdinetako 28 soineko, haien atzean dagoen artea eta sormena erakutsiz. Horiekin batera, soinekoari eman nahi zaion estilismoarekin lotutako hainbat osagarri, bai eta haren nortasuna adieraz dezaketen osagarriak eta xehetasunak ere.
SOINEKO ELKARTEA
Soineko Elkartea 2005ean eratu zen, Gueñes (Bizkaia) herrialdeko ekitaldi berezi eta bereizgarri bat zaintzeko, indartzeko eta zabaltzeko asmoz, 1960tik iraileko bigarren asteburuan “Paperezko Soinekoen Lehiaketa” ospatzen da.
Ibilbide luze honetan lehiaketak parte-hartzeari eta garrantziari dagokienez gorabeherak izan ditu, aipatzekoa, 90eko hamarkadan izandako gainbeherarik garrantzitsuena.
Eratu zenetik, Gueñesko Udalak eta Enkarturrek emandako laguntzari esker, haiekin lankidetza estuan aritzen da, lehiaketak bultzada eta parte hartze handia izan du, ez bakarrik tokiko mailan, baita estatuko beste erkidego batzuetan eta atzerrian ere. Bere proposamen estilistikoak ezagutarazteko, Arte Ederretako, Diseinuko eta Ebaketa eta Jantzigintzako ikasle askok pasabide honetatik desfilatu dute, baita Unibertsitate Eskolek ere (EHU, Norvegia, Madril).
Lehiaketa honetan izen handiko diseinatzaileek ere parte hatu dute, hala nola, Ion Fiz, Mercedes de Miguel, Maria Clé, Javier Barroeta, Antonio Alvarado, Alicia Rueda, Miriam Ocariz, Antxia anaiak, Roberto Comas ( Sarietako batek haren izena darama ),Eder Aurre… lehiaketan epaimahaikide lanak egiteaz gain, horietakoren batek paperezko diseinuak ere egiten ditu.
Urtetik urtera gaindituz joan da, bai parte-hartzeari, baita aurkeztutako soinekoen kalitateari dagokienez ere, 2017an 67 bat diseinu aurkeztu ziren. Azken urteotan, pandemiaren geldialdiaren ondoren, Arenatzalde parkearen agertoki naturala berreskuratu da, horekin batera, ametsezko eta iluziozko gauak bizitzeko esparru paregabea.
PAPEREZKO SOINEKOEN LEHIAKETA
Paperezko Soinekoen lehiaketako lehen erreferentziak 1960. urtean datza , irailean, Gueñesko Gurutzearen jaien barnean ospatua.
Hasieratik, lehiaketa hau joskintzara bilakatuta egon da. Jostunak eta jostun zaleak haren partaideak izan dira, bere ibilbidean ez baita onartu ez itsastea, ez grapatzea, ez jostea ez den beste edozein sistemarik.
Lehiaketaren arratsaldean zehar, partaideek epaimahaiari beren proposamenak aurkezten dizkiote, kideek arretaz behatzen dituzte, ondoren ebaketaren eta jantzigintzaren, artisau lanaren, originaltasunaren eta diseinuaren arabera puntuatzeko. Epaimahaiak behin ebaluatuak, epaimahaikideek lehiaketako soineko irabazleak erabakiz.
Gauean, urtero aldatzen den ikuskizun handi batek lehiaketari hasiera ematen dio. Jarraian, modeloak pasabidean desfilatzen hasten dira, paperean egindako benetako artelanekin, jostun zaletuek, diseinu ikasleek eta etorkizun hurbilean diseinatzaile handiak izateko hautagaiek ere. Haur eta helduen kategorietako parte-hartzaile gauztiak pasabidetik igaro ondoren eta epaimahiaren erabakiaren zain, izen handiko diseinatzaileek egindako proposamen bikainak pasabidean erakusten dira baina lehiaketatik kanpo, “Paperezko Moda” atalaren barruan.
Irabazleen sari banaketak lehiaketari amaiera ematen dio.
Orain duela hilabete bat eskas, 2024ko edizioa ospatu da, helduen kategorian 25 soinekok eta haurren kategorian 6k parte hartu dutelarik. Epaimahaiko kideek, Borja Hernández Urrutxurtu diseinatzaile gazteak, Begoña Garcíak eta Javier Berroeta jostunak parte hartu duten diseinu guztien kalitatea, maila altua eta inbertitutako lana nabarmendu zituzten. Lehen saria, ebaketa eta jantzigintzan, Amurrioko Isabel Aguilarri eman zioten eta diseinuan eta originaltasunean Calahorrako Cristina Garciari.
LEHIAKETAREN OINARRI BATZUK
- Nahi duen orok parte har dezake: jostunak, diseinatzaileak, Arte Ederretako ikasleak, zaleak, moda diseinuko ikasleak, etab.
- Soinekoak paperez soilik egin behar dira eta eskuz edo makinaz josita. Kortxeteak, josteko belkroa, burdin haría eta hagaxka forratuak, paperez forratutako eraztunak (bistara badaude) pitazko haria eta goma (zimurtzekoa). Halaber, paperari kolore edo distira emateko sprayak edo pinturak erabiltzea onartzen Apaingarriak eta osagarriek ere paperez eginda edo forratua egon beharko dira. Paperezko friselina soilik onartzen da, josita eta itsatsik gabe, soinekoa indartzeko.
- Itsasgarriak ez dira onartzen, ez grapak eta antzekoak erabiltzea, ezta paper plastifikatuaren edo metalizatuaren barietaterik ere. Era berean,TNT motako materialak ez erabiltzea gomendatzen da.
- Aurkeztutako soineko guztiak, argitaratugabekoak izan beharko dute, ezin izan dute lehiatu edo parte hartu paperezko soinekoen beste lehiaketaren
- Epaimahaiak aurkeztutako soinekoei puntuazioa ematen die:
Atal teknikoa eta artisau-atala:
Alde batetik ebaketa eta jantzigintza eta bestaldetik artisau lana.
Aurkeztutako jantzien akabera teknikoa baloratzen da: patroigintza, jantzien akabera txukuna eta errematea, artisau lana eta eskulangintza xehetasunean, funtzionaltasuna.
Diseinuaren atala:
Alde batetik originaltasuna eta bestaldetik diseinua.
Atal honetan diseinua lehenesten da akabera teknikoaren gainetik, emaitza garaikidearen aldeko apustua egiten dute lanak balioetsiz, estilismoan koherentea, bisualki moderno eta egungoa, baldin eta, irudi globalarekin bat ez datozen alferrikako elementuak txertatu gabe.
Klikatu argazkiak handitzeko:
Ondarearen Europako Jardunaldiak Urduñan
HITZALDIA
Urduña hirira trenbidea iritsi izanaren eragina
2024 Urriak 11, 7:00 pm
TOPAGUNEA Urduña Hiria Museoa – Fede Ruiz aretoa. Ekintzaren hizkuntza: Gaztelera
ANTOLATZAILEA Urduña Hiria Museoa / Urduñako Udala Turismo Bulegoa
Hitzaldia Juanjo Olaizolaren eskutik 1858an, Charles Vignoles ingeniariaren zuzendaritzapean eta diseinuaren arabera, Abando eta Urduña arteko Tutera-Bilbo trenbidea eraikitzen hasi zen. Eta bost urte ondoren, hain zuzen, 1863ko martxoaren 1ean, burdinbide bakarreko lurrun trenbidea inauguratu zen.
Trenbide horrek Nerbioi ibaiaren arroko bizitza aberastu egin zuen 160 urtez, eta bertoko natura-, turismo- eta ondare-toki xarmangarriak sustatu zituen. Halaber, herriak eta eskualdeak bateratu zituen, eta herri urrunak hiriguneetara eta Bizkaiko hiriburura hurbildu, baita Euskal Herriko gainerako tokietara ere.
Zer dira OEJ
Ondarearen Europako Jardunaldiak herritarren parte hartzera bideratutako ateak zabalik dauden egunak dira; hauek 1991tik urtero antolatzen dira Europako Kontseiluaren ekimenez eta Europar Batasunarekin lankidetzarekin.
OEJek europar guztien ondarea sustatzea, kulturarteko elkarrizketa bultzatzea eta gizarte ondarea babestearen garrantziaz sentsibilizatzea dute helburu, hizkuntzen eta kulturen aniztasunetik haratago.
Bizkaian, OEJk programazio egonkor baten parte dira, “klasiko” bat urteko kultur egutegian. Jardunaldi hauek urrian zehar ospatzen dira. Bisita gidatuek eta ibilbideek, erakusketek eta hitzaldiek, kontzertuek eta mota guztietako kultura-adierazpenek ematen diote forma herritarren eskura dagoen egitarau erakargarri eta era askotakoari.
Joan den uztailaren 5ean, ostirala, Urduñako Museoak Urduñarekin lotura duten artisten saga bati eskainitako erakusketa berri bat aurkeztu du: Rossell-Elexaldetarrak.
“ROSSELL ELEXALDE: EUSKAL HERRIKO ETA KATALUNIAKO ARTISTEN FAMILIA” da inauguratu dugun erakusketaren izena, baina azpititulu bat erantsi diogu: “ARTEA ETA MEMORIA HISTORIKOA”.
ERAKUSKETA
Museoak Lluis Rossell patriarkaren eta haren lau seme-alabaren lanak ditu ikusgai. Beren bokazio artistikoak batzen ditu, pinturan eta beren jarduera profesionaletik eratorritako sorkuntzetan oinarritua: Bartzelonan zituzten negozioetatik diseinatu eta ekoitzi zituzten bitxiak.
Erakusketa honen bidez, Lluis Rossell Pesant (1912-1995) artista katalanaren irudia ikusarazi nahi da, grabatzailea, pintorea eta bitxigilea, Urduñarekin lotura izan zuena.
LLUIS ROSSELL ETA URDUÑA
Urduñara Jesuiten ikastetxe zaharrean, frankisten konzentrazio eremu bihurtua, preso iritsi zen. Honen harira eta Joseba Egiguren euskal kazetariaren “Prisioneros en el campo de concentración de Orduña”(1937-1939) delakoaren ikerketari esker, memoria historikoa egin eta ezagutu ahal izan dugu. Espetxean 201 preso hil ziren janari eta higiene faltagatik. Halaber, kopuru horri Urduñako hilerrian egindako indusketetan aurkitutako biktimen gorpuzkiak gehitu behar zaizkio, gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan Espainako gerra zibileko biktimak berrezkuratzeko gauzatutako jarduerarik handiena.
Lluis Rossell preso pribilegiatua izan zen, izan ere, grabatzaile eta margolari gisa, gela batean egoteko aukera izan zuen, beste artista batzuekin batera, gehienek konzentrazio esparru erligiosorentzat lanak egiten zituzten. Gelako kide batek, Anjel Vidalek, gelari “El cuarto de la bohemia” izena jarri zion. Bestaldetik, Lluis Rossell eta Joan Lahosa, margolarien arteko adiskidetasuna nabarmentzekoa da.
Haietako batzuk, zenbait kudeaketa egiteko, salbuespen gisa, Urduñatik ateratzeko aukera izan zuten, hala nola, margotzeko materialak erosteko;orduan Lluis Rossellek Miren Elexalde Uria, bere emaztea izango zena ezagutu zuen, zortzi seme-alaba izan zituzten. Hiru emakumezko (Ana Maria, Inés y Mercé) eta bost gizonezko (Alberto, Jordi, Antonio, Lluís y Manel) denak, aita bezala, pintura eta bitxigintzaren mundo artistikoari eskeiniak.
IBILBIDE PROFESIONALA ETA ARTISTIKOA
Artista gisa egindako lehenengo lana, Bartzelonako Napoleón tailer ospetsuan gauzatu zuen, argazkien ukituak egiten lagunduz. Tailer hau Estatu mailan garrantzitsuena zen, 1851tik 1968ra aktiboa mantenduz. Horrez gain, Frantziatik zinemako Lumiere sistema inportatu zuen lehen tailerra izandakoa ere. Geroago Rossellek Bartzelonako tailer batean grabatzaile lana egin zuen, baina ez dugu haren izena ezagutzen.
Rossell pintura eta grabatuaren munduan nabarmendu zen. Artistaren lanik aipagarrienen artean, Montserrat Caballé soprano eta opera abeslariarentzat, Erromako Aita Santuarentzat, Tarragonako katedralerako edo Salvador Dalírentzat egindako piezak daude, bere bitxi bilduman.
Geroago Rossellek bere tailerrean autonomo gisa lan egin zuen. Bitxigintza eta pintura beti konbinatu zituen, azken diziplina honek oso aske eta grinatsu sentiarazten baitzuen. Bere pinturak natura gai nagusi bezala nabarmentzen du, pintore inpresionistek egiten zuten bezala aire zabaleko pintura izateaz gain, non bere indarra eta izaera pintzelkadan nabarmentzekoak diren.
ROSSELL ELEXALDE ANAIAK
Erakusketan Rossellen semeen obrak ere ikus daitezke.
Lehenik eta behin, Jordi Rossell Elexaldek (1942) ibilbide profesional luzea dauka. Bere ibilbidearen hasieran, 14 urtez, Antonio Miguel, Jaume Sais eta beste tailer batzuetan ikasle gisa egon zen. Bartzelonako eskuineko zabalgunean denda bat ireki zuen. Honez gain, Katalunia eta Egytoko arte modernistan inspiratutako obra zabala dauka. Azken urte hauetan zuraren gaineko pintura eta grabatuaz interesatu da.
Bestaldetik, Antonio Rossell Elexalde (1943-2019) bitxigintzan aditua daukagu. Sunyerrentzat, 16 urterekin, lan egiten hasi zen. Halaber, Piug Doria eta Bagués bitxigintza maila handiko enpresa garrantzitsuentzako lan egin zuen. Honez gain, bere bezeroentzak modu autonomoan lan egiten jarraitu zuen ere. Bestelako teknika artistikoez ere interesatu zen, hala nola marketeriaz eta zilarrezko artisautzaz.
Artisten saga honi jarraipena ematen dio Lluis Rossell Elexaldek (1945), grabatzaile eta bitxigilea ere, bere aitaren tailerrean lanean hasi zen. Bartzelonako Arte Ederretako Massana Eskolan ikasi zuen, non Joan Lahosa Valimaña Barrenechea irakasle izan zuen. Ráfols hiztegi ospetsuak, Katalunia eta Balearretako artistei eskainia, lerro batzuk eskeintzen dizkie, non margolari argitsu eta adierazkor gisa definitzen duten.
Azkenik Manel Rossell Elexalde (1957) daukagu, bitxigilea, grabatzailea eta eskultorea. Bere lan artistikoan, zenbait marrazki ere, ikus ditzakegu. Nekazaritza ingeniari gisa trebatu zen; baina bere aita eta anaien eraginez bitxigintzan arituz.
<Sakatu argazkia handitzeko>>>
Ekainak 2, igandea, 12:00etan, Javier Gustran “EGUR ZAINAK” egilearen eskutik, erakusketan bertan, BISITA GIDATU bat gauzatuko da.
Zura zizalketaz, zuzenean, erakustaldi bat egingo da.
Sarrera doan.
Javier Gustrán (1968)
Errekatxoko biztanlea, artisau eta eskultore autodidakta. Nire arte-ibilbidea duela 25 urte baino gehiago abiatu nuen, inguruan dudan guztitik inspirazioa lortuz eta nabarmenki markatua egonda bizi naizen ingurugiroagatik. Erliebe gutxiko tailekin hasi nintzen, eta denboraren poderioz jabetu nintzen, gero eta sakontasun gehiago ematen nizkiela egiten nituen lanei.
Momentu horretan, eskulturan murgiltzea erabaki nuen; estilo tradizionala alde batera utzi eta beste estilo modernoago batera igaroz. Eskultura figuratiboak txunditzen nau. Bizi naizen tokitik lortzen dut lehengai gisa erabiltzen dudan egurra: inguruko mendietan eroritako zuhaitzak, erausitako baserriak eta beste erabilera desberdinetara zuzendutako piezak.
<Sakatu argazkia handitzeko>>>
Maitzak 15,17 eta 18 Urduñako Museoa, museoen nazioarteko eguna ospatzeko, bertako bizilagun, emaile, lagun eta bisitariekin bilduko da.
Maitzak 15, asteazkena: Museoak bere bizitzako bost urteak ospatuko ditu.
Goizean (11:00etatik 14:00etara) ate irekien unea eta 11:30ean bisita gidatua izango da.
Mundu guztiari irekia, 13:30ean jai ekitaldi bat antolatuko dugu, urduñarrei, Euskal Herriko, Nerbioi eskualdeko eta Museora hurbiltzen diren beste edozein lekutako bisitariei gure esker ona adierazteko. Ospakizun honetara bereziki, Hamaika Kale Elkarteko bazkide, laguntzaile eta boluntario guztiak gonbidatu nahi ditugu eta batez ere Museoari piezak edo dokumentuak eman edo laga dizkioten pertsona eta familiei, beraiei berariazko errekonozimendua eskeiniz.
<Pulsa la foto para ampliarla>>>
Maiatzak 17, ostirala,19:00etan, Museoan harpa eta biolontxelo kontzertua izango dugu.
Kontzertua ARPE DIEMek eskeiniko du, Leonor Hennequet eta Begoña Antruejo harpa-joleek eta Elena Kopteva biolontxelo jotzaileak.
Errepertorioan Ingalaterrako, Irlandako, Europako beste herrialde batzuetako eta Amerikako kulturen obrak eskeiniko dizkigute, XVI. mendetik hasi eta gaur egun arte, herri kantutegietatik musikagile handien kantetaraino, bai musika klasikokoak bai harparako propio konposatuak ere. Ikusi programa osoa
Maiatxak 18, larunbata, Museoen Nazioarteko eguna, ate irekien jardunaldi eguna (11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara).
Bizkaiak, aurten ere, ICOMek bultzatutako efemeride honekin bat egiten du, bere aniztasuna eta kultura eskaintza anitza, lurraldeko 40 museo baino gehiagotan arreta jarriz.
Aurtengo ospakizunaren gaia “Museoak hezkuntza eta ikerketaren alde” izango da.
Bizkaiko museoek munduko gainerako museoekin efemeride honen inguruko ekitaldiak, erakusketak eta hezkuntza programak antolatzeko bat egin dute, honekin bat eginez, Urduñako Museoak egun honetan ate irekien jardunaldi bat programatuz.
<Pulsa la foto para ampliarla>>>
Urduñako Museoak, igande honetan, apirilak 21 (13:00etan), “Txistugintza Gela” deituriko bilduma iraunkorreko 11. areto berria inauguratuko du, non Gancedo familiaren ibilbide luzea txistuak, silboteak eta txirulak egiten erakutsiko den.
GANCEDO SENDIA ( Amurrio-Araba).
Pepe Gancedo ( Zorrotza 1924 – Amurrio 2021) 1968an txistuak egiten hasi zen eta Joaquin Landaluce Elejalde, artisau urduñar handiaren maisua izateko pribilegio izan zuen.
Bere semea Jose Mari Gancedok ( Amurrio 1954 ) ofizioarekin jarraitzen du eta bien artean 25000 txistu, silbote eta txirula baino gehiago egin dituzte, mundo osoan zehar banatuak eta Euskal Herriko txistulari guztien aintzatespenaz.
LANDALUCE ELEJALDE SENDIA (Urduña-Bizkaia)
XIX. mendearen amaieran, Urduñan txistulari familia handi bat jaio zen, Landaluce Elejaldetarrak. Lau anai musikari baina horietako bat Joaquin Landaluce Elejalde, artisau aparta izan zen, maisuen maisua txistuak egiten, sonoritate eta musikaltasun magistrala sortarazten zien.
“TXISTU EGILEAK” Erakusketa
Txistuen eta silboteen egikeraren bilakaeraren adierazpena da. Erabiltzen diren materialak honako hauek dira: ezpela, ebano edo granadillo egurra, kolore ia beltzeko egur afrikarra, gaur egungo ebonita, kautxoaren deribatua edo ABS, plastikoen barruan.
Txistuaren historia bizi hau ezagutua eta balioetsia izatea merezi zuen eta Urduñako Museo berriro martxan jarri da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, dokumentu hauek sakatu ditzakezu irekitzeko: Los Gancedo y el txistu
El txistu en Orduña (1820-1997), Xabier Egiluz – Alexander Iribar
<Sakatu argazkia handitzeko>>>
Medina de Pomarreko artisten erakusketa kolektiboa Urduña Hiria Museoan
Urduña eta Medina de Pomar hirien arteko trukaketa kulturalaren proiektuaren barruan, Medina de Pomarreko artisten partaidetzarekin: Abdul Kader Al Khalil, Nati Rojo, Fernando Alea, Eva Traum, Yolanda Molina eta Eladio Espinaren eskutik, Urduñako Museoak Erakusketa kolektibo hau aurkezten du. <Sakatu argazkia handitzeko>>>
Erakusketaren inaugurazioan Medina de Pomarreko artistak izan ziren, halaber Medinan bezala, bi korporazietako alkateak, Kultura, Berdintasuna eta Turismo Sailetako ordezkariak ere bertan egon ziren. Josu Llano Museoko zuzendaria eta iñigo Alcántara aretoko komisarioa ekitaldiaren anfitrioiak izanik.
Bi hirien arteko Trukaketa Kulturala.
Iñigo Arrizabalaga, Urduñan bizi den “Sobrino Sobrado” delakoaren musika taldeko buruak,udak Medina de Pomarren igarotzen ditu eta Haro ( Errioxa ) herriarekin kultur truquearen esperientziari jarraiki, bi korporazioetako Kultur sailei proposamena aurkeztu zien. Medinaren proposamena onartzen da, honek Abdul Kader, Nazioarteko Arte Komisarioa proposatzen du, Ateneo Café Universal-delakoa erakusketa aretoa proposatuz baita Merindadeen Museoa ere, bestaldetik Urduñan proiektuarekin bat egiten dute Alondegia Gizarte Etxea, Orduña Hiria Museoak eta Romulo jatetxeak.
<Sakatu argazkia handitzeko>>>
“MUNDUKO KAFE-MAKINAK” ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA
Pasa den ostiralean, hilak 23, Urduñako Museoko Antiguoleko eta Bildumagintzako Aretoan “Munduko kafe-makinak” erakusketaren inaugurazioa gauzatu zen, Kepa Aperribai bildumagilea bertan izanda.
Behin eta berriro, lagun, bazkide eta bisitari orok, gure aldi baterako erakusketen proposamenei emandako harrera ona egiaztatzen dugu. Oraingo honetan ere, “Munduko kafe-makinak” erakusketa berrian interesa agertu duen jende kopuru handiari eskerrak eman nahi dizkiegu .
Josu Llanok erakusketa Komisarioak bildumagilea aurkeztu zuen, honek xehetazun osoz mundo osoko eta hainbat garaiko 250 kafe-makina baino gehiagoren bilduma bikaina bildu ahal izateko eramandako prozesua, baita erakusketa nola dagoen antolatuta azaldu zuen ere, halaber, igande honetan hasiera eman eta hileko azken igandero gauzatuko diren bisita gidatuetan bere pieza guztien funtzionamendua eta istorioak jakinaraziko dizkigu.
Oier Garayo, gitarra jotzaile gazteak, pozarren harrapatu gintuen, ekitaldian musikarako bere trebetasuna adieraziz. Konturatu gara, ekitaldi hauetan ohikoak diren musika emanaldiek balio erantsia ematen diete, tokiko musikariak sustatzen baituzte. Bestaldetik, ekitaldi xume eta maitagarri batean, aurreko “Josteko makina bizimodu duina” erakusketaren Luis de Pedro bildumagileari argazki album bat oparitu zitzaion .
Ekitaldia amaitzeko, bilduma bikain honekin egiaztatu eta gozatu nahi duen publiko guztiari, irailaren 15era arte “kafe usain eta zaporearekin….” irekita egongo den erakusketara hurbiltzeko, gonbidapena luzatzen diegu .
<Sakatu argazkia handitzeko>>>
AURREKO ALBISTEAK
Otsailean zehar Urduñako Museoan, “Orduña Hiria Museoa”, programatutako jarduerak.
*Otsailak 9, OSTIRALA, 19etan.
Solasaldia, Erakusketan: EMAKUMEZKOEN FUTBOLAri buruz “1923-2023 FUTBOLEAN URDUÑAN”.
*Otsailak 16,19etan.
Proiekzio-topaketa KIKE BALENZATEGUI argazkilariarekin “SAKKAKU” bere Erakusketan.
Ohiko ordutegian Aldi Baterako eta Bilduma Iraunkorreko Erakusketen aretoetan bisitak jarraitzen dute
URDUÑAKO MUSEOAREN 2023ko JARDUEREN LABURPENA
Museoak 2023an eskuratutako emaitzak ulertzeko, hain zuzen ere, aurrekiak birpasatu behar dira.
2019ko maiatzetik aurrera, Museoa “Hamaika Kale” lehen boluntario gogotsuari esker sortu zen, 2021eko irailera arte, Museoa pandemiak eragindako itxierek eta irekierek baldintzatutako deseinua eta bidegarritasun prozesu batean murgildu zelarik.
2021eko irailaren 24an, Urduñako Museoak trantsizio prozesua gainditu zuen, Koldo Badillo zuzendari berria sartu baitzen. Haren ideiak “URDUÑAKO MUSEOAREN ETORKIZUNEKO PROIEKTUA” jendeaurreko hitzaldian azaltzen dira.
Urte honetan, Museoa martxoan berriro ireki zen, muturreko osasun murrizketekin, hala eta guztiz ere, zuzendaritza talde berriaren ahaleginak eta boluntario kopuru handi batek; bai Aldi Baterako Erakusketa berrietan baita hiriko antzinako lanbide eta gizarte jardueren bildumak jasotzen diren Areto Iraunkorretan ere, Museoaren hasierarako helburu nagusia, urtea amaitzean 2271 bisita izatea lortu zuten.
Gizarte onarpena ere gora egiten du ”Hamika Kale” boluntariotza Elkarteak, hurrengo urterako, dagoeneko, 211 kide ditu.
2022a proiektua finkatzeko urtea da, Aldi Baterako 10 Erakusketa finko eta 33 ekitaldi publiko antolatu ziren, urduñarrek eta bisitariek hirian barrena igarotzeko duten onarpen handiarekin. Hau dela eta, 425 bazkide daude eta Museora 6680 bisitari hurbildu dira.
2023 PROIEKTUA HEDATZEKO URTEA IZAN DA
Zuzendaritza taldeak eta kudeaketan gehien inplikatutako boluntarioek hainbat erakusketa, kultura jarduera eta ekitaldi publiko programatu eta gauzatu dituzte. Emaitza ezin positiboagoa da jarduera frenetikoaz, Museoa oso bizirik mantendu dugu, 7358 bisitari izanik, ”Hamaika Kale” ko boluntario eta bazkideen kopurua 600 izatera iritsiz.
Jarduera horrek ahalegin handia egin behar izan du zuzeneko komunikazioan, webgunean eta sare sozialetan; komunikabideek, prentsa idatziak eta digitalak, irratiak eta telebistak arreta jarri dute; hau dela eta, Museoa inguruko erreferentea eta Urduña helburu turistiko gisa jarri dute.
BILDUMA IRAUNKORREKO 10 areto etnografikoetako JARDUERAK
Boluntarioek, lanbide eta gizarte jarduerei eskeinitako aretoen edukiak hobetzeko eta osatzeko sakonki aritu dira.
Museoa ireki den egun guztietan, ikastetxeekin edo pentsiodunekin hitzartutako bisita gidatuak gauzatu dira, baita Museora hurbiltzen den edozein bisitariekin ere, gida talde prestatua baten eskutik. 2023ko ONDARE JARDUNALDIETAN, bereziki, lanbide tradizionalen inguruan antolatutako jarduerak eta bisita gidatuak aipatzekoak dira.
<Sakatu argazkia handitzeko>>>
ALDI BATERAKO ERAKUSKETA ARETOETAKO JARDUNALDIAK
1.- Antigualeko eta gai historiko-kulturalak:
- “AINTZINAKO IRRATIen” Erakusketaren itxiera.
- “JOSTEKO MAKINen” Erakusketa.
- “EHUN URTE FUTBOLEAN URDUÑAN” Gaur egungo Erakusketa.
<Sakatu argazkia handitzeko>>>
2.-”Fede Ruíz“ Erakusketa Artistikoak:
- PEDRO EGUILUZen Erakusketaren itxiera.
- LORALDI ELKARTEAren Erakusketa.
- EUGENIO HERRERAren Erakusketa.
- ZUBIAGAren Erakusketa.
- ENCINAR MARTINen Erakusketa
<Sakatu argazkia handitzeko>>>
3.- Artista Berriak:
- BASERRIEN MAKETen Erakusketaren itxiera.
- MAITE HERREROren pinturen Erakusketa.
- IÑIGO BARRONen pinturen Erakusketa.
- Gaur egun. “BIZITZA PROPIOA DUTEN MAKILAK”
<Sakatu argazkia handitzeko>>>
ALDI BATERAKO ERAKUSKETEKIN LOTUTAKO EKITALDI PUBLIKOAK:
- Aldi Baterako Erakusketen Inaugurazio- itxierako, 18 ekitaldi.
- Aldi Baterako erakusketetara 12 bisita gidatu.
- Aldio Baterako Erakusketetan 5 kultura- ekitaldi.
HAINBAT EKITALDI PUBLIKO KULTURALA
5. Kultura Ekitaldiak:
-Hitzaldi Solasaldia ”Urduñako aintzinako limonada“ (garrafa) FELIX MUGURUTZA.
– Bisita gidatua hiriko organoei.
– Julio del Cerro “Estelas de la bicicleta” delakoaren liburuaren aurkezpena.
– 0km ARTEAren Tailerrak.
– X. BROKANTE FERIA.
– 2023ko Ondarearen Jardunaldiak, 9 ekitaldi.
<Sakatu argazkia handitzeko>>>
HAZTEA DA 2024 URTERAKO ERRONKA
Haztea, baina boluntarioen eta zuzendaritza taldearen ahaleginak bideratuz eta optimizatuz, boluntariotzaren jarduerak ez ditzan pertsonak agortu. Eraikinaren mantentze eta irisgarritasuna hobetuz. Urduñak merezi duen kultura eskaintza hobetzen eta zabaltzen jarraitzeko hazten.
ESKER ONEZ
Ezin dugu Museoaren 2023ko jardueren errepaso amaitu, Museoaren eguneroko kudeaketan pertsonalki inplikatutako boluntarioen ekarpen sutsu eta desinteresatua eskertu gabe, “Hamaika Kale” Elkarteko 600 bazkideei, urtean 10 euroko ekarpena eginez eta erakusketa eta jardueretan parte hartuz, Museoari bizia ematen baitiote, Urduña eta Goi Nerbioi eskualdeko lagunei baita gure bisitari guztiei ere, datozen lekutik datozela; Urduñako Turismo Bulegoari, hornitzaile eta patrokinatzaile guztiei, azkenik hiriko Udalari, Museoaren eraikinaren jabea eta lehentasunezko finantzatzailea.
“SAKKAKU”, KIKE BALENZATEGUIren argazki proiektua, Urduñako Museoak urteko lehen erakusketa egiteko egindako proposamena da.
2024ko urtarrilaren 12tik martxoaren 24ra
Ostiralean, urtarrilaren 12an, 19:00etan, inaugurazio ekitaldia izango da argazkilariaren parte-hartzearekin. Agape batekin amaituko dugu. Sarrera librea, zuen zain gaude.
ERAKUSKETA
“Sakkaku” proiektua
<<Sakkaku proiektua (irudipena, haluzinazioa eta ilusioa japonieraz), nire imajinarioak Japoniakoekin parekatzen dituen paisaien irudikapena da. Sumi-e pinturaren estetikaren inguruko argazki bilduma da.
Sumi-e marrazki monokromatikoko aintzinako teknika bat da, tinta txinatarraren erabileran oinarritua, Japonek XIV. mendearen erdialdean inportatutako pintura txinatarretik inportatua. Izenaren esanahia, sumi (tinta), eta e (pintura) hitzetatik dator. Tang dinastiari (618-908) egozten zaio bere jatorria, monje budistek Japonen sartu zuten.
Paisaia horiek errealitatean existitzen dira, baina ez dira ohikoak Gure hirietako horma eta zoruetan aurki ditzakegu, hareharrizko arroketan kristalizatutako pirolusita dendritikoak baitira.
Paisaia sentiberatasun japoniar hori areagotzeko, argazki horiek textura oso berezia ematen dion washi izeneko paper batean inprimatuta daude.
Washi Japonen egiten da, bertako zuhaixka zuntzekin, hala nola gampi arbolaren barruko azalarekin, zuhaixka mitsumatuarekin edo kozoz. Washi papera egiteko erabilitako teknikak Gizatiaren Kultura Ondare Inmateriala, 2014an, izendatu zuten.
Nire argazkietan agertzen dena zer den ez jakitearen sentipen hori sortzeak interesatzen zait. Oinarri oinarraian, joko mendazea da, argazkiekin gezurra esatea, baina era onean eta helburu ludikoz egina. Ez daukat errealitatearekiko konpromisorik..>>
Proiektu honek Uharte Zentroko Ekoiztu laguntza jaso du
ARGAZKILARIA
Kike Balenzategui
Iruñan jaioa, 1970ean, 28 urte bete arte Lizarran bizi nin tzen, geroztik Barañainen (Nafarroa).
2007an nire lehen reflex digitala erosi nuen, nahiz eta lehenago ere, nire osaba José Mari Lliberriren eskutik, argazkigintzaren munduarekin harremanetan jarria nintzen.
Punto de Catástrofe (Zizur) eta Colectivo Fotográfico Higuera Argazki Elkarteko (Tafalla ) kidea naiz.
2014-2012-2011-2010:CTL- Iruñako irudi eta soinu Eskola: Photoshop, argiztapen profesionala, argazkietan argiztapena kaptazio digitalean, Argazkigintza profesional digitala.
<Sakatu argazkia handitzeko>>>
1923- 2023, EHUN URTE FUTBOLEAN URDUÑAN Erakusketa, pasa den ostiralean,
beste egun gogoangarri bat izan zen, izan ere, bertaratze marka guztiak hautsi baitziren, 200 partehartzaile baino gehixeagorekin, giro hunkigarri eta majikoa sortuz, “Club Deportivo Orduña” delakoarekin lotura zuzena edo zeharkakoa duten belaunaldi ezberdinetako pertsonek parte hartu baitzuten: Manolín Murias y Manu Mendiguren jokalari ohiak, beteranoenak-buru; 1985-1986 denboraldietan aitzindariak izandako jokalariak eta gaur arte, 2003an emakumezkoen futbolari ekin ziotenak; egungo eta aintzinako zuzendaritzak, jokalari ohien senitartekoak eta adin guztietako zale asko.
Josu Llanok Erakusketako komisarioa, ekitaldiari hasiera ematerakoan publikoari ongietorria eta etortzeagatik eskerrak eman zizkien: Udal agintariei, futbol munduko buruei, Bizkaiko Futbol Federazioari, Atletic Clubi, Nerbioi eskualdeko Klubei, hainbat garai eta mailatako jokalariei baita bai gaur egungo eta aintzinako “Club Deportivo Orduña”ko presidentea eta zuzendaritzei.
Oilarrak Abesbatzak, Getxa Goi txistulariekin batera, Josuri bidea eman zioten erakusketaren ibilbide historikoa, erakusketaren diseinua, kronologia eta hainbat eduki azal zitzan, hala nola dokumentazioa, trofeoak, jantziak eta Urduñatik haratago nabarmendu ziren jokalarien gunea nabarmenduz.
Erakusketa ahalbidetu duten pertsona eta erakundeei eskerrak eman nahi dizkiegu: Manolín Muriasi, erakusketaren sustatzaileari, “Club Deportivo Orduña”-ri, bestaldetik, Zuzendaritzakoek proposamena gogo biziz jaso bitzuten; argazkiak, objetuak eta dokumentuak ekarri dituzten pertsonei, besteak beste, honako hauek nabarmentzekoa izango ziren: Joseba Ornes, duela gutxi zendu dena, Museoko boluntarioei, bereziki Txisum Carreñori eta Adratan Elkarteari, Martín Errejolari, Atletic-eko Club hitzartuen arduradunari, “Club Deportivo de Orduña”-ri koadro bat eman zion, Atletic Klubek, Museoaren erakusketan sartzeko, 1963an sinatutako hitzarmenaren dokumentuaren faksimil bat duena.
Museoaren izenean, Koldo Badillo Zuzendariak bertaratutakoei hitz batzuk zuzendu zizkien. Urduñako Udaleko Uxue Mendibil zinegotziak, Iker Santocildes alkatearen izenean hitz egin zuen. Halaber, Landerrek, Klubeko kirol koordinatzaileak eta sasoi betean dauden bi lorioa zaharrek: Manu Mendiguren eta Manolín Murias parte hartu zuten ere. Oilarrak eta Getxa Goiren eskutik Klubeko ereserkiaren interpretazioarekin ekitaldi instituzionala anamitu zen.
Bertaratuek luntx txiki batez gozatzen zuten bitartean, erakusketaren edukia ikusi eta komentatu ahal izan zuten, baina batez ere pertsonen arteko topaketa izan zen, non oroitzapenak azaleratu ziren, baita gertakariak eta anekdotak ere.
Aurretik hiru hilabete dauzkagu erakusketa honekin eta Museoko gainerakoez gozatzeko.
<sakatu argazkian handitzeko>>>
ENCINAR MARTINen lanak “ ESTILO ARIKETAK ”
ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA
Irailak 29, ostirala,19:00etan”. Fede Ruíz” Erakusketa ARTISTIKOEN 2. aretoan.
Urduñako Museoak, ohorea dauka, urduñar artista baten
erakusketa berri bat aurkezteko.
Luis Encinar Martínek (obrak ENCINAR MARTIN izenez sinatzen ditu) Urduñan 1961ean jaioa.
Gaztetatik sormena eta jakin-mina lagun, hainbat formatu artistiko: pintura, eskultura, akuarela, grabatua, digigrafia, marrazketa, kartelismo, ilustrazioak edo diseinua, deskubritzera eta esploratzera eraman dute.
Hilaren 29an, ostirala,19:00etan, Urduñako Museoak “ESTILO ARIKETAK”, Fede Ruíz Aretoan, erakusketaren inaugurariozako gonbidapena luzatzen dizu.
Ekitaldian artista bertan izango da, bere sorkuntza prozesuaz eta sorkuntzarako erabiltzen dituen material eta formatuekin dituen harremanaz mintzatuko du. Halaber, beste artista urduñar baten partaidetza izango dugu, kasu honetan musikaria, ERIZ&TOTUM REVOLUTUM. Amaitzeko, partehartzaile guztiekin lunch bat partekatuko dugu, zalantzarik gabe, erakusketa arrakastatsua izango da.
Ohitura jarraituz, sarrera librea izango da, Museoan harrera gustura egingo dizuegu, ostiralak 29 ,19:00etan.
ERAKUSKETA
Erakusketa honetarako, artista urduñarrak askotariko lanak dakartza, teknita zein formatuetan: neurri handiko bi akriliko, koadro klasikotik hurbilago dauden formato akuarela, akriliko eta mistoak, arrain hezur formako liburu zabalgarriak eta pintura handi bat (5mx1m), euskarri baten gainean, zabaltzeko eta biribilkatzeko aukera emanez.
AGERIKO ERAKUSKETA BERRIA!!
“BIZITZA PROPIOA DUTEN MAKILAK “
Javi Irabienek egindako makila bilduma
2023ko irailaren 1etik 2024ko urtarrilaren 14ra
Javi Irabienek material naturalez egindako artisautza lanak aurkeztuko ditu. Irailaren 1etik aurrera “MAKILAK BEREZKO BIZITZAZ” erakusketa antolatuko da, non Javik, maitasunez eta arretaz egindako makilak, adarrak eta beste produktu batzuk erakutsiko dituen.
Javier irabien Amurrioko baserri batean jaio zen, oso gaztetatik ikusi zuen bere aitak laborantza eta abeltzaitzarekin lotutako lanekin nolabaiteko trebetasuna zuela, beraz, era guztietako erreminta eta tresnak eskura zituen. Bere aitak egurra era ezberdinetan lantzen zuen, Irabienek makilak lantzeko zuen interesa hor sortu zitzaion.
Hamar-hamaika urtetik aurrera, abereak gidatzeko makilak egiten hasi zen, menditik ibiltzeko edota paseatzeko, hau da, oso erabilgarriak, baliogarritasunagatik nabarmentzen ziren makilak. Etxean, Irabienek “ igandeetakoak “ deituriko makila pare bat beti zeudela komentatzen digu, arroparekin gertatzen zen bezala, “igande edo jai egunetan erabiltzeko soilik gordeta geneukan arropa”.
Egur mota bakoitzak nahiz eta bere tratamendu espezifikoa izan, guztiek antzekoa daukate. Makila bat egiteko prozesua urtebeteko da, hasieratik erabiltzeko prest izan arte. Animaliak gidatzeko makila bat egiteko, berez ez da ezinbestekoa, baina oso faktore garrantzitsua da bastoi sendo eta ikusgarri bat lortu nahi badugu.
Irabienek kontatzen digu zura bizirik dagoela, beroarekin puztu egiten da eta hotzarekin berriz uzkurtu, hidratatzen laguntzen duen hezetasunaz gain. Hori dela eta makilak lau urtaroak bere moldean pasatu behar ditu; benetazko makila bihurtu aurretik neguan mota guztietako ingurune klimatikoetara ohitzen hasten da. Bitxia da, makila bihurtzean, zura bizirik jarraitzea, Irabienek kontatzen digu zurak hezetasuna “eskertzen duela”, mendian jaio eta hazi, beraz, naturak biziki eskertuko dizu eman diezaiokezun guztia, mendira bazoaz makila batekin, 10-15 segunduz ur azpian izan ondoren, konturatuko zara eusten diozunean pisu gehiago daukala.
Irabienek berziklatzeaz baino gehiago makilei “bigarren aukera bat emateaz” mintzo da. Naturak ematen digun guztia baliotsua baita. Makila-helduleku edo botilategi gisa erabiltzeko hainbat orein adar puskatuen kopuruaz komentatzen digu ere. Adibide hortatik abiaturik, Irabienek, naturatik zuzenean datozen materialekin hainbat tramankulu egiteko trebeziaz jabetzen gara. Ironikoa da, gaur egun, erabili eta botatzeko objetuak sortzeko material suntsiezinak eta biodegradaezinak erabiltzen direla.
Adarren garrantzia azpimarratzekoa da, izan ere, erakusketa honetan musika tresna gisa erabil daitezkeen adar batzuk ikusten ditugu; deiadar mendien tradizioari dagozkion adarrez ari gara. Mendi horiek bost tontor dira: Gorbeia, Ganekogorta, Oiz, Sollube eta Kolitza, horietatik Bizkaiko jaurerriko batzar nagusietarako deialdia egiten zen.
<Pulsa la foto para ampliarla>>>
RAFAEL FERNÁNDEZ ZUBIAGAREN PINTOREAREN “ATZARABEGIARAKO” ERAKUSKETA INAUGURATU DA
Urduñako Museoak joan den ostiralean, hilak 23, ”Fede Ruíz” erakusketa artistikoen 2. aretoan erakusketa berri bat inauguratu du. Kasu honetan atzera begirako erakusketa da, Urduñan jaioa eta ihazko abuztuan zendu zen ZUBIAGA pintorearen omenez egina.
Ekitaldian, Elena, pintorearen alarguna, alabak bilobak eta bestelako senide batzuk izan ziren buru, Rafaeli egindako omenaldi politagatik esker onak adierazi zutenek. Amaia Zubiagaren alabak kaballetea eta bi paleta ekarri zizkigun. Tresna horiekin pintoreak hainbat lan piktorikoa gauzatu zuen, erakusketan gehituak izan direnak. Guretzat ohorea izan da jakiteak, prestatutako erakusketa, familiaren gustokoa izan dela.
Koldo Badillo, Museoko zuzendariak ekitaldiari hasiera eman zion, erakusketa antolatzeko emandako erreztasunengatik, familiari eskerrak emanez. Ondoren, biografiaren kontakizun labur bat eginez, bere pinturaren balioetako batzuk komentatu zituelarik, Zubiaga pintore talentuduna zela adieraziz, estilo pertsonaleko ezaugarri berezi batzuk zituela bere lana oso interesgarria izatea eragiten dituenak. Koldok Arabako Errioxako paisaiak, Kantauriko mendietako erretratuak eta La Hermidako haitzartea nabarmentzen ditu. Museoan erakusgai jarritako Zubiagaren balore handiko obraz, erakusketa bikaina eskeintzen dugula ondorieztatzen duelarik.
Kepa Eguiluz eta Manolo Medigurenek, Rafaelen kintoak, Urduñako gaztaroko anekdotak kontatzerakoan, alderik maitagarrienaren ekarpena gauzatu zuten.
Amaitzeko, Lander Otaolak trikitixaz hiru pieza jo zituen, ohitura jarraituz, luntx entretenigarri batekin ekitaldiari amaiera eman zitzaion, bertan, familiak eta gonbidatuek, besteak beste, kultura-elkarteetako zenbait zuzendarik, Iker Santocildes alkatea eta zinegotzi askok, baita bertaratutako guztiek ere artista eta erakusketari buruz iritziak trukatu ahal izan zituzten.
Erakusketa, Urduñako Museoan 2023ko irailaren 24ra arte egongo da.
<sakatu argazkian handitzeko>>>
ERAKUSKETA
“NATURA” IÑIGO BARRÓNEN MARGOLANAK
2023eko ekainaren 2tik abuztuaren 27ra
IÑIGO BARRÓNek, Arakaldoko artista eta Natura erakusketaren egile, areto honetan bere obra zabalean pasarte bat aurkezten digu. Artistaren ibilbide luzeari justizia egiten dion bilduma mardula, osatzen duten 50 koadro inguruk biltzen ditu. Ilustrazioan eta arte plastikoetan tituladuna, eskulturako hiru ikasturte Gasteizko arte aplikatuen eskolan eta 30 urteko esperientzia pinturan.
Izan ere, bere lan asko enkarguz izan dira: erretratuak, paisaiak eta bodegoiak besteak beste. Barronek erakusketak egiteko aukera gutxi izan ditu, hala ere Laudion, Orozkon eta Burgosen erakusketak izan ditu.
Barronek kontatzen digu 2020an, pandemia garaian, basotik paseatzen zela, geroztik, zuhaitz-pinturak edo hobeto esanda, zuhaitz erretratuak egiten hasi zen. Pintoreak enkoadraketa bat ezartzen du eta zuhaitz bakoitza erretratatzeko oso kromatismo berezia erabiltzen du, bere obran oso presente dagoen estiloa.
Artista askorentzat natura erreferentea izan da, sakon ikertutako gaia. Piet Mondrianek urteetan zuhaitzak aztertzen ditu, zuhaitz baten irudiaren trantsizio bat ilustratzen duten hainbat lan, figuratibotik abstraktura.
<sakatu argazkian handitzeko>>>
ZUBIAGA ORDUÑAR PINTOREAREN “ATZERABEGIRAKO” ERAKUSKETA
INAUGURAZIO EKITALDIA
Ekainak 23, ostirala 19:00etan.
Artistaren familia bertan izango da, Lander Otaola “Lander Txato” orduñar trkitilariaren musika emanaldia eta amaitzeko luntxa izango dugu.
Sarrera doan.
Gonbidatuta zaudete!
ZUBIAGA, bere koadroetan erabilitako sinadura, 1933ko ekainaren 9an Urduñan jaioa eta 2022ko abuztuan 89 urte zituela zendu zena. Museoan antolatutako erakusketa hau, urduñarrek berari eskeinitako oroigarri eta omenaldia izango da.
Rafaelen dohain artistikoak, txikitatik ikusten dira. Zazpi urterekin, bere marrazkiak gainerako ikaskideen marrazkien artean nabarmentzen dira, ikasgela zein eskola osoko ikasleentzat eredu gisa erabiliaz. Bederatzi urterekin, (aita zapatariak gidatua, marrazkilari autodidakta), arkatz eta ikatz-ziriz, egindako argazkien kopia zabalduak arreta handia piztu zuten.
Bere senak bultzatuta, 14 urterekin olioz margotzen hasi zen. Baliabide tekniko gutxirekin bere eskualdeko bazterrak eta paisaiak pintatzen ditu.Urduñan pintatzen “Bay-Sala” artista ospetsua ezagutu zuen, Zubiagaren iritziz bere bizitzako topaketarik garrantzitsuena izan zena.
Pintoreak animatu eta aholkatua, 15 urterekin familia negozioa utzi eta bide artistikoari ekitea erabaki zuen. Madrilera museoak eta arte-galeriak bisitatzera joan ziren, Euskadin barrena paisaiak pintatzen, beren ezagutza teknikoak finkatu eta bere bokazio artistikoa sendotzen du.
Hamazazpi urterekin bakarkako bideari ekin zion, penintsula eta Afrikako iparraldea zeharkatu zituen, paisajista dohainak leunduz. Bere lanetan argia eta koloreak protagonista nagusiak dira.
Hamazortzi urterekin Bilbon eta Gasteizen, arrakasta handiz, bere lehen erakusketak egin zituen, Bay-Salak aukera ema zion, arte munduan bere dizipulo gisa aurkeztuz: “Mutil ilehori hark ni pintatzen ikusteko zuen interesa atentzioa ematen dit, berak galdetzen eta nik erantzuten nuen….dizipuloa sortu zen”.
1956an Arrasaten bizilekua finkatu zuen, ibilbide artistikoa alde batera utzita, sarrailagilearen negozioa bereganatua.
Laurogeita hamar hamarkadaren amaieran, 42 urteko etenaldiaren ondoren, kaballetea berriro berrezkuratzen du, bere euskal paisaia maiteekin topo egiten du, hainbat herrialde zeharkatzen ditu zertzeladetako batek artistaren arima berritua islatzen duelarik, naturaren elementurik bizienak atzematen ditu: argiz, kolorez eta perspektibaz blaituz.
2017an Diario Vascori egindako elkarrizketa batean honako hau adierazi zuen: ”erretiroan kaballeteari hautsa kendu nionetik, Zubiaga izenarekin sinatzen duen paisaia pintore honek ez du pintzelekin etenik izan, 604 koadro pintatu ditut, harrotasun nabarmenez kontatzen du.
Bere ekoizpen artistikoa urtean 30 mihiseko erritmoan garatzen da eta dagoeneko bere funtsen erdia saldu du.
Gerardo Fontanes artistak Zubiagaren azken katalogoetako batean honako hau idatzi zuen: Zubiagaren pintura naturalistak arrisku handiak ditu, baita bertute nabarmenak ere: lehen saiakeran egindako obrak izateak laburbiltzen duen adina, bizipenek berek sortuak, “in situ” eginak, ikuslearentzat hunkigarriki erakargarria duen irudi edo figurazaio bat erreproduzitzeko asmoz.
Erakusketa Urduñako Museoan egongo da 2023ko ekainaren 23tik irailaren 24ra.
Urduña Hiria Museoak eskerrak eman dizkio Zubiaga familiari erakusketa hau egiteko egindako obren maileguagatik. Eskerrik asko
<sakatu argazkian handitzeko>>>
JUANTXU BERROCALEK MIMENZA JAUREGIAREN MAKETA, DOHAINTZAN, URDUÑAKO MUSEOARI EMAN DIO
Juantxu Berrocal Deustoarra jaiotzez eta amurrioarra adopzioz, Urduñako Museoan, 2022ko irailetik 2023ko urtarrila bitartean, Euskal Herriko baserri eta baselizen maketen erakusketa izan zuen. Erakusketa arrakastatsuko hilabete horietan, artista eta Museoko boluntarioen artean harreman estua sortu zen, zuzendaritza taldea buru zela. Harreman horren ondorioz, artistarengandik Urduñako Museorako maketa berezi bat eraikitzeko ideia sortu zen.
Juantxuk Mimenza jauregia (XVI. mendekoa) aukeratu du bere erreplika eskalan egiteko, Foru plazan dago, Orruño kalearekiko izkinan, 1555ean eraikia. Badirudi, Jauregi errenazentista hau aurreko beste baten gainean eraikia izan zela, fatxadaren albo batean dagoen armarrian dauden inskripzioen arabera “ez ezazu egin”, ”etxe hau, 1529. urtean, Pedro de Mimencak egin zuen”.
Jauregi honek, bizitokiaz gain, hainbat erabilera izan ditu. Adibide gisa, Teodoro Larrea jostunak, 1934an eraikin honetan bere jostundegi handia ireki zuena eta 40 urtez baino gehiagoz jarduerari eutsi zion. Jauregiaren fatxadan luzaron egondako idazkuna eta haren tresna asko, Museoan bilduma iraunkorreko jantzigile eta jostunei eskeinitako aretoan jasota daude.
Museoaren sarreran leku nabarmena duen Juantxu Berrocalen lan berezi honek, artistak bere lanei gehitu ohi dizkien berezitasun guztiak biltzen ditu: xehetasuna, materialak, jatorrizko eraikuntzan erabilitako material berdinak edo antzekoak eta haren “sinadura“, maketan norberaren futbol lehentasunekin zerikusia duen ikurra gehitzen du ere.
Maketa emateko ekitaldiaz, egilea eta Museoko zuzendaritza taldea bertan direla, dohaintza ofiziala egiten da, maketaren azpiko plaka batean grabatuta geratzen delarik.
<sakatu argazkian handitzeko>>>
#140+4ak ospatzen ditugu
2023ko maiatzaren 15ean, Uduñako Museoak lau urte beteko ditu eta bertan dagoen eraikinak 140.
Museoari nortasuna eta nortasun ikurra ematen dioten hiru atalak honako hauek dira: boluntarioak alde batetik, edukia, bai Museoa etnografiko gisa definitzen duten behin betiko bildumak, baita bildumagintzako museo gisa identifikatzen duten erakusketena eta higugarren atala gaur egun aipatu nahi dizuguena, kontinentea, Museoa dagoen eraikina bera.
Maiatzaren 15ean lau urteko bizitza indartsu eta bizia duen Museo berri honek (2019an inauguratua), aurten ere 140 urte beteko dituen eraikinean dago. ADRAtan, Urduñako kultur elkartearen laguntzarekin, bere historia kontatuko dizuegu. (Ikus ADRAtan-en txosten osoa HEMEN sakatuz).
ERAIKUNTZA
Urduñako udalean Eskola Publiko bat izateko beharra ikusita, 1881ean Santa Maria plazan baratze bat erosi zen 900 errealen truke.1882-05-15ean erakinaren lehen harria jarri zen. Félix Díaz de Lezana arkitektoak proiektuak egin zuen.1883an inaugururatu zen, nahiz eta lanak 1884an amaitu. Urduñak badu bere Eskola Publikoa.
ERAIKINAREN ERABILPENA
1922an Hiriko Lehen Hezkuntzako Tokiko Batzarrak Udalari Instrukzio Publiko eta Arte Ederretako ministroari Urduñan “ haurren eskola nazional graduatu bat, lau atal izango zituena” ezar zezala eskatu zion.
Horrela, Eskola Publikoak, eskola nazionalak bezala ezagutu ditugunak, eraikin honetan 100 urte inguru egon ziren, mutilentzako hiru gela eta neskentzako, berriz, gela bakar bat zituzten, guztiak lehen solairuan kokatuak. Arte eta Lanbide Eskola 1925ean, arratsaldeko 6etatik gaueko 9etara, funtzionatzen hasi zen. Askok ez duzue jakingo eskola horretan marrazketa lineala, takigrafia, mekanografia, ebaketa eta jantzigintza, aritmetika, geometria, frantsesa, fisika, topografía eta mekanika eskolak ematen dira. Badirudi klase horiek oinarrizko hezkuntza amituta zeukaten ikasleei zuzendua zegoela.
Joan den mendean, epe luzean, Eskola Publikoarekin batera, eraikinak goiko solairuan parrokiako sakristanaren eta udal langile baten etxebizitzak hartu zituen. Eraikinaren behealdean berriz, udal garbiketa zerbitzuak zeuden, gurdia eta hau arrastaka zeraman mandoa barne.
Deskribitutako lehen erabilerek beste erabilera batzuei bidea eman zieten: udal bulegoak, musika bandaren aretoa, txistularien akademia, luburutegia, euskara ikasteko gelak, mediku anbulategia eta errehabilitazio garrantzitsu baten azken emaitza, Kultur Etxea. Alhondiga zaharrean Zentro Zibikoa martxan jarri zenean, udal eraikin zaharrak erabilera galdu zuen, bolondresko ausarten talde batek, Hamaika Kale Elkarteak, udalaren laguntzaz, Urduñako museoa sortu zen, Orduña Hiri Museoa.
Gaur egun Museoa hartzen duen eraikinak beste ezaugarri bat dauka, ezinezko da Eskola Publiko zaharren gertu igarotzea, Porrilló herriko artistaren eskuaz eta deseinu apurtzaileaz margotutako fatxadetara begiratu gabe.
XIX.mendean biztanleriari hezkuntza eta kultura hurbiltzeko eraikitako erainak XXI.ean bere funtzioa betetzen jarraitzen du.
Urte Askotarako!!!
PORRILLÓ ARTISTAK EMANDAKO MURALA,
ORDUÑAKO MUSEOAK JASO DU
Pasa den ostiraletik, martxoaren 10etik, porrillók “udaberriko paisaia almendroekin” deitua, 5×2 metrotako murala, antigualeko erakusketen 1. aretoan, ikusgai dago.
Museo honetan 2022ko martxotik uztaila bitartean egindako “Eraldaketa” erakusketa arrakastatsuaren ondoren, Porrillók dohaintzan hormirudi bikain hau eman zuen, gaur egunean Museoaren artelanen fondoaren parte da.
Porrillok Museoarekin harreman estua dauka, izan ere, bere erakusketarekin parte hartzeaz gain, Museoaren kanpoaldeko dekorazioaren egilea ere bada, gure eraikinari, esanahi handia ematen dio bai bere diseinua baita bere koloreagatik ere.
Urduñarekiko Porrilloren eskuzabaltasuna eta altruismoa urrundik dator, 80ko hamarkadako pintura-eskola mitikoan parte hartu zuen, artista Urduñarren onen harrobia. Oraintsuagokoa, Foru Plazako arkupen sabaietan erakusketa iraunkorra egiteko ezohiko lanari egindako ekarpena izan zen. Bi muralemateaz gain, artista lagun askoren parte hartzea lortu zuen ere. Gaur egunean gure hiriarentzat lehen mailako arte ondare izanik.