Hemen topa gaitzakezu
Andra Mari Plaza s/n (parrokiaren ondoan) 48460, Orduña (Bizkaia).
Urduñako Museoa duela 140 urte baino gehiago Eskola Publiko gisa eraiki zen eraikin batean dago.
ADRAtan, Urduñako kultur elkartearen laguntzarekin, bere historia kontatuko dizuegu. (Ikus ADRAtan-en txosten osoa HEMEN sakatuz).
ERAIKUNTZA
Urduñako udalean Eskola Publiko bat izateko beharra ikusita, 1881ean Santa Maria plazan baratze bat erosi zen 900 errealen truke. 1882-05-15ean erakinaren lehen harria jarri zen. Félix Díaz de Lezana arkitektoak proiektuak egin zuen. 1883an inaugururatu zen, nahiz eta lanak 1884an amaitu. Urduñak badu bere Eskola Publikoa.
ERAIKINAREN ERABILPENA
1922an Hiriko Lehen Hezkuntzako Tokiko Batzarrak Udalari Instrukzio Publiko eta Arte Ederretako ministroari Urduñan “ haurren eskola nazional graduatu bat, lau atal izango zituena” ezar zezala eskatu zion.
Horrela, Eskola Publikoak, eskola nazionalak bezala ezagutu ditugunak, eraikin honetan 100 urte inguru egon ziren, mutilentzako hiru gela eta neskentzako, berriz, gela bakar bat zituzten, guztiak lehen solairuan kokatuak.
Arte eta Lanbide Eskola 1925ean, arratsaldeko 6etatik gaueko 9etara, funtzionatzen hasi zen. Askok ez duzue jakingo eskola horretan marrazketa lineala, takigrafia, mekanografia, ebaketa eta jantzigintza, aritmetika, geometria, frantsesa, fisika, topografía eta mekanika eskolak ematen dira. Badirudi klase horiek oinarrizko hezkuntza amituta zeukaten ikasleei zuzendua zegoela.
Joan den mendean, epe luzean, Eskola Publikoarekin batera, eraikinak goiko solairuan parrokiako sakristanaren eta udal langile baten etxebizitzak hartu zituen. Eraikinaren behealdean berriz, udal garbiketa zerbitzuak zeuden, gurdia eta hau arrastaka zeraman mandoa barne.
Deskribitutako lehen erabilerek beste erabilera batzuei bidea eman zieten: udal bulegoak, musika bandaren aretoa, txistularien akademia, luburutegia, euskara ikasteko gelak, mediku anbulategia eta errehabilitazio garrantzitsu baten azken emaitza, Kultur Etxea. Alhondiga zaharrean Zentro Zibikoa martxan jarri zenean, udal eraikin zaharrak erabilera galdu zuen, bolondresko ausarten talde batek, Hamaika Kale Elkarteak, udalaren laguntzaz, Urduñako museoa sortu zen, Orduña Hiri Museoa.
Gaur egun Museoa hartzen duen eraikinak beste ezaugarri bat dauka, ezinezko da Eskola Publiko zaharren gertu igarotzea, Porrilló herriko artistaren eskuaz eta deseinu apurtzaileaz margotutako fatxadetara begiratu gabe.